Berriak

29aza
OSTIRAL HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DA Kirola

OSTIRAL HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DA

Ostiral honetan arratsaldeko 19:15etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako finala jokatuko da Aretako pilotalekuan.

Oier Hormaetxek (LEZAMA) edizio honetako pilotari gazteenak eta Gaizka Carregalek (ADISKIDE) bizkaitarrek jokatuko dute bizkaitarrentzat derbi kutsua duen final handia ostiral honetan. Bi pilotariak txapelketa bikaina eginda iritsi dira finalera, finalerdietan sekulako partidak jokatuta. Hormaetxek 13-22 irabazi zion finalerdia txapelketa aurreko edizioko azpitzapeldunari (Igoa) eta Carregalek 22-18 azken edizioko txapeldunari (Canabal). Aurtengo finala oso irekia dago bi pilotariak oso joko puntu onean iristen baitira. Oier Hormaetxek erakutsi du maila honetako txapelketak eta partiduak jokatzeko guztiz prest dagoela eta nola ez Gaizka Carregal, azkeneko denboraldietako aurrelari finetarikoa izan denak. Hormaetxe oso erasokorra da eta Carregal berriz defentsa eta fisiko gaitasun ikaragarriek dituena, hori dela eta, oso partida bizia eta ikusgarria ikustea espero da. Finala jokatu aurretik Herriaren Pilota Elkarteak antolatzen duen Aretako txapelketako nagusi mailako bikotekako partida bat jokatuko da. Bertan Zubizarreta-Garmendia vs Amiano-Aizpuru lehiatuko dira. 

Ostiral honetako finala eta Aretako txapelketako partida, ETB-k grabatu eta emango du. 

Galeria

irudia handitu