Berriak

MURUA ETA OLIDEN 2023ko ESKUZ BINAKAKO ELITE TXAPELKETAKO TXAPELDUN
Igande goizean jokatutako finalean 22-15 irabazi zieten Igoa Garmendiari. 3. eta 4. postua Canabal-Cuairanentzat izan zen 11-22 irabazi eta gero Labaka-Matxinandiarenari.
4 asteren ostean 2023ko EHko Eskuz Binakako Elite txapelketak bere azken jardunaldia jokatu zuen Zumarragako Beloki Pilotalekuan. Liga Faseak ondorengo sailkapena uzti zuen:
- A taldea:
- Igoa-Garmendia.
- Labaka-Matxinandiarena.
- Elola-Apezetxea.
- B taldea:
- Murua-Oliden.
- Canabal-Cuairan.
- Zubizarreta-Lizeaga.
3. eta 4 postua eta finala:
- 3. eta 4. postua:
- Labaka-Matxinandiarena vs Canabal-Cuairan.
- Finala:
- Murua-Oliden vs Igoa-Garmendia.
3. eta 4 posturako partidua nahiko erraz irabazi zuten Nafarrek. Hasieratik ihes egin zuten markagailuan eta Labakaren ahaleginak ez ziren nahikoak izan markagailua iraultzeko. Azkenean 11-22 irabazi zuten Canabal eta Cuairanek. Finala oso parekatua aurreikusten zen baina Murua eta Oliden oso indartsu hasi ziren eta konturatu orduko 11-01 jarri ziren aurretik markagailuan. Partidu bukaeran Igoa hil ala bizi hasi zen eta azkenean markagailua itxuratzea lortu zuten. Amaieran 22-15 irabazi zuten Murua eta Olidenek.