Berriak

2023ko EHko GIZONEZKOEN ESKUZ BINAKAKO ELITE TXAPELKETA
Igande honetan Zumarragako Beloki pilotalekuan hasiko da 2023ko EHko Gizonezkoen Eskuz Binakako Elite txapelketa. Txapelketa igandero jokatuko da Zumarragan eta finala urriaren 29an ospatuko da.
Euskadiko Eskuz Binakako Elite txapelketa, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak eta Zumarragako Udalak antolatzen duten txapelketa bat da.
Aurtengo edizioa atzerapenarekin dator hasiera batean ekaineko hilabetean jokatu behar zelako. Hilabete horretan egutegia oso konplikatua izaten da eta hori dela eta urriko hilabetera atzeratzea adostu zen.
4 astetan zehar jokatuko den txapelketa honetan, guztira, gizonezkoetan, Euskal Herriko federatu mailako 12 pilotari onenek hartuko dute parte.
Txapelketa Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko da. Liga fasea igandeetan (urriak 8-15-22) goizeko 11:00etan hasita jokatuko da eta 3. Eta 4. Postua eta finala urriaren 29an goizeko 11:30etan hasita jokatuko dira.
Txapelketa 3 bikoteko 2 taldetan antolatuko da liga formatuan eta talde bakoitzeko lehendabiziko bi sailkatuak jokatuko dute final handia.
- A taldea:
- AZKETA-APEZETXEA
- LABAKA-MATXINADIARENA
- IGOA-GARMENDIA
- B taldea:
- MURUA-OLIDEN
- ZUBIZARRETA-LIZEAGA
- APEZETXEA-CUAIRAN