Berriak

4urr
2023ko EHko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALERDIAK Kirola

2023ko EHko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALERDIAK

Behin liga fasea bukatuta, asteburu honetan jokatuko dira Oiartzunen, aurtengo edizioko bi finalerdiak.

Eguraldia dela eta, bi astetako atzerapenarekin bukatu zen aurreko asteburuan 2023ko EHko Bote Luzea txapelketako liga fasea. Bi multzoetako partidu guztiak jokatu eta gero horrela geratu da sailkapena:

  • A taldea:
    1. Gipuzkoa 1.
    2. Bizkaia 2.
    3. Iparralde 1.
    4. Iparralde 3.
  • B taldea:
    1. Gipuzkoa 2.
    2. Bizkaia 1.
    3. Iparralde 4.
    4. Iparralde 2.

 

Beraz, asteburu honetan, eguraldia lagun badugu, bi finalerdiak jokatuko dira:

  • Gipuzkoa 2 vs Bizkaia 2.
    • Oiartzunen, urriak 6an (ostirala) arratsaldeko 18:00etan.
  • Gipuzkoa 1 vs Bizkaia 1.
    • Oiartzunen, urriak 8an (igandea) goizeko 11:00etan.

 

3. eta 4. postua eta finala, urriaren 21ean arratsaldeko 16:00etan hasita jokatuko dira Getxoko Bihotz Alai plazan (eguraldiaren arabera).