Berriak

EUSKAL PILOTA SELEKZIOA MEXIKORA BIDIAN
Abuztuaren 4tik 14ra bitartaan, Mexikon, lagun artekoak jokatzen arituko dira Euskal Pilotariak eskuz binaka trinketea (gizonezkoak)eta eskuz binaka ezker horman (emakumezkoak).
Aurtengo udan Euskal Pilota Selekzioak egingo dituen 3 bidaietatik lehena izando da honako hau. Helburua bikoitza izango da, alde batetik Euskal Herriko Kluben arteko txapelketako pilotariei saria ematea eta beste alde batetik Euskal Pilota Selekzioaren presentzia mundu guztian barrena zabaltzea.
Lehenbiziko bidai hau Mexikora egingo da eta bertan 10 eguneko egonaldia egingo dute gure pilotariek, eskuz binaka trinketean eta eskuz binaka ezker horman arituko direlarik.
Hauek dira Mexikora bidaiatuko duten pilotariak:
⚾️ ESKUZ BINAKA TRINKETEA (Gizonezkoak)
✔️ Ekhi Ziarrusta (Txumulutxueta)
✔️ Inhar Ugarte (Kurene)
✔️ Julen Chiapusso (Eple)
✔️ Ibon Taberna (Eple)
⚾️ ESKUZ BINAKA EZKER HORMA (Emakumezkoak)
✔️ Enara Gaminde (Lea Ibarra)
✔️ Miren Larrarte (Behar Zana)