Berriak

19uzt
2023ko EHko ESKUZKO HERRIARTEKO  TXAPELKETAKO FINALA Kirola

2023ko EHko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALA

Oiartzunek eta Markina-Xemeinek jokatuko dute igande honetan Zumarragako Beloki pilotalekuan 2023ko EHko Eskuzko Herriarteko txapelketako finala.

Aurreko asteburuko finalerdietan beraien lana oso ondo egin eta gero, nagusitasunez sailkatu dira bi herriak aurtengo denboraldiko azken txapelketako finalera. Larunbatean, Oiartzunek 3-0 irabazi zion Laguardiari kadete eta gazte kategorian erakustaldia eman eta gero. Igandean berriz, Markina-Xemeinek beste hainbeste egin zuen azken momentuan sailkatutako Leitzari 3-0 irabazita.  Horrela bada, aurreko urteko finala errepikatuko dute bi herriek frontoi berdinean. 

Aurreko urtean gertatu ez bezala, aurten nagusi kategoriako finala arte guztia jokoan egotea espero da. Kadete kategorian Markina-Xemein da faborito eta Gazte kategorian aldiz Oiartzun. Beraz, aurtengo herri txapelduna, nagusi kategorian argitzea espero da. Finalerdietan ikusitakoa eta gero hauek izan daitezke herri bakoitza ordezkatuko duten pilotariak:

  • Kadete kategoria:
    • Oiartzun: Etxeberria-Olaiz.
    • Markina-Xemein: Egurrola-Ibarzabal.
  • Gazte kategoria:
    • Oiartzun: Zabaleta-Leonet.
    • Markina-Xemein: Alvarez-Calvo.
  • Nagusi kategoria:
    • Oiartzun: Etxeberria-Landa.
    • Markina-Xemein: Agirremalloa-Pujana.

 

Bi herrien arteko final ikaragarri polita ikustea espero dugu igande honetan Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ikuskizuna ETB4 katearen bidez zuzenean ikusi ahal izango da. 

Galeria

irudia handitu