Berriak

BERRIATUA ETA DONOSTIA 2023ko EHko ZESTA PUNTAKO ETA ERREMINTAKO HERRIARTEKO TXAPELDUN
Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatutako 3 finalak irabazita, Berriatua txapeldun Mutrikuren aurka Zesta Puntan eta Erremintan berriz, Donostia txapeldun Sestaori irabazita Lemoako Jesus Muñoz pilotalekuan.
Berriatuak aurreikuspenak beteta, erraz irabazi zuen Mutrikuren aurka 3 kategorietan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan ostiral arratsaldean jokatutako EHko Herriarteko finalean eta aurreko denboraldian lortutako garaipena berretsi zuen. Hauek izan ziren emaitzak:
- Kadete kategoria:
🔴 BERRIATUA (Goikoetxea-Alberdi) 30
🔵 MUTRIKU (Lete-Garcia) 13
- Gazte kategorian:
🔴 BERRIATUA (Arrasate-Argoitia) 30
🔵 MUTRIKU (Zubizarreta-Aguirregomezcorta) 9
- Nagusi kategorian:
🔴 BERRIATUA (Alberdi-Lekue) 30
🔵 MUTRIKU (Arrillaga-Andonegi) 10
Lemoan jokatutako EHko Erremintako Herriarteko txapelketako finala Donostiarentzako izan zen azkenean. Lehenbiziko Larruzko Paletako finala Sestaorentzat izan zen eta Pala Motzeko finalera 8 tantoko aldea eraman zuen. Donostiak 31 tantotan utzi behar zuen Sestao Motzeko finalean eta bai erraz lortu ere, 11an utzi bait zituzten. Hauek izan ziren emaitzak:
- Larruzko Paleta:
🔴 DONOSTIA (Brosa-Navarro) 27
🔵 SESTAO (Olaeta-Olazabal) 35
- Pala Motza:
🔴 DONOSTIA (Zumeta-Ibargarai) 40
🔵 SESTAO (Zabala-Ruiz) 11