Berriak

12uzt
2023ko EHko ZESTA PUNTAKO ETA ERREMINTAKO FINALAK ZUMAIAN ETA LEMOAN Kirola

2023ko EHko ZESTA PUNTAKO ETA ERREMINTAKO FINALAK ZUMAIAN ETA LEMOAN

Ostiralean Zumaian jokatuko da Zesta Puntako finala Berriatua eta Mutrikuko herrien artean eta Larunbatean Donostia eta Sestao arituko dira Erremintako finalean Lemoako pilotalekuan.

Aurreko urteko finala errepikatuko dute Berriatua eta Mutrikuk baina kasu honetan Lekeition jokatu beharrean Zumaian arituko dira. Aurten ere Berriatua da faborito 3 kategorietan baina aurreko urteko finala errepikatzen bada, gauzak estu egongo dira. 

Larunbat arratsaldean Lemoako Jesus Muñoz pilotalekuan Donostiak eta Sestaok ikusiko dute elkar erremintako finalean. EHko txapelketa Paleta Larruzko eta Pala Motzeko nagusi kategoriako formatuan antolatzen da (lurralde bakoitzean desberdin antolatzen da) eta final oso irekia aurre ikusten da. Ez dago faborito argirik eta bi partida bakarrik jokatzen direnez tanto kopuruak garrantzia haundia izango du.

Bi finalak EEPFko Facebook orrialdetik zuzenean emango dira.

Galeria

irudia handitu
irudia handitu