Berriak
BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN JOKATUKO DIRA 2023ko G.R.A.B.N.I TXAPELKETAKO FINALERDIAK
Bizkaian Trinketeko 3 jaialdi eta Gipuzkoan Ezker Hormako 7 jaialdi jokatuko dira asteburu guztian zehar eta bertako irabazleak maiatzaren 5ean eta 6ean Gasteizen jokatuko diren finaletarako txartela irabaziko dute.
2023ko G.R.A.B.N.I txapelketako finalerdiak erabakita geratu dira. Guztira 10 jaialdi eta 30 partida jokatuko dira Bizkaian eta Gipuzkoan. Bizkain Trinketeko 9 partida jokatuko dira eta Gipuzkoan Ezker Hormako 21.
Finalerdi hauetako irabazleek maiatzaren 5ean eta 6ean Gasteizko finaletarako jadanik sailkatuak dauden federazioen aurka lehiatuko dira. Atxikita finaletarako sailkatuak dauden taldeak.
Ostiral arratsaldeko Astronomos Trinketeko jaialdia ETB4 katean emango dira eta beste guztiak, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako sare sozialetatik streaming bidez.
Erantsitako artxiboak
- Final-erdiak. EZKER PARETA - Semifinales. PARED IZQUIERDA(2).pdf
- G.R.A.B.N I 2023. Finalak-Finales^.pdf