Berriak

BESTE BI DOMINA EUSKAL PILOTA SELEKZIOARENTZAT TXAPELKETAKO AZKEN AURREKO EGUNEAN
One Wall-eko espezialitatean gizonezkoetan zilarra eta emakumezkoetan brontzea lortu dute Euskal Pilota Selekzioko pilotariek.
Goizeko 10:00etan Llargues-eko finalerdiak jokatu dituzte gure mutilek Belgikako selekzio profesionalaren aurka eta joko bat eta huts irabazten hasi eta gero 5-1 galtzen jarri dira. Haize indartsua ibili da Alzirako joko eremuan eta horrek kalte handia eragin digu sakea egiterako orduan. Dena galduta ikusi dutenean berriro ere jokatzen hasi dira eta 5-3 hurbildu dira markagailuan. 5-4 jartzeko aukera izan dute 40ko berdinketan baina errestoa kanpora joan da. Bihar arratsaldeko 14:00etan 3. eta 4. Postua jokatuko dugu Holandaren aurka.
Emakumezkoen One Wall-a, goizeko 11:00etan hasi da eta Euskal Selekzioak liga faseko azken 2 partiduak jokatu behar izan ditu. 2 partidu hauek nagusitasunez irabazi dituzte; Euskal Selekzioa 2 (21-21) vs Ingalaterra 0 (5-7) eta Euskal Selekzioa 2 (21-21) vs Italia (6-11). Behin liga fasea bukatuta, gure pilotariak ez dira finalerako sailkatu atzoko egunean Valentziarren eta Holandarren aurka galdu bait zuten eta liga faseko lehen bi sailkatuak zuzenean finalera sailkatzen ziren. Hori dela eta 3. eta 4. postua jokatu dute Belgikaren aurka eta 2 (21-21) eta 0 (11-13) irabazi eta gero brontzezko domina ekarri dute Euskal Herrira.
Horrela bada, Euskal Pilota Selekzioak 3 espezialitateetan bi urrezko domina eta brontzezko bat irabazi ditu eta sailkapen orokorrean txapeldun geratu da.
Gizonezkoen One Walleko azken fasea jokatu da egun guztian zehar eta Euskal Pilota Selekzioak urrezko domina eskuratu du sekulako 3 partidu jokatuta. Final-laurdenetan, liga fasean aurkari izan zituzten Valentziako selekzioaren aurka jokatu behar izan dute berriz eta partida borrokatu bat egin eta gero 2 (21-21) 0 (18-17) irabaztea lortu dute. Finalerdietan Puerto Rico izan dute aurkari. Partidua ondo bideratu dute gure mutilek eta lehen joko parekatu baten ondoren bigarren jokoa nagusitasunez irabazi dute 2 (21-21) 0 (18-14). Azkenean final handiaren ordua iritsi da eta tamalez, sekulako partidua egin eta gero hirugarren eta azken joko erabakigarrian galdu dute gure mutilek. Lehenbiziko jokoa aurkariek agindu dute eta nahiz eta buelta egongo zela zirudien 15-21 galdu dugu. Bigarren jokoa guztiz agindu dugu eta hori dela eta 21-15 gailendu gara. Hirugarren eta azken joko erabakigarrian txanponak aurkariak ateratzea erabaki du eta hau erabakigarria izan da bukaerako emaitzan 2-11.
Ikaragarrizko txapelketa gure neska-mutilena One Wall-eko espezialitate honetan. ZORIONAK.
Biharko eguneko emaitzen arabera gizonezkoetan ere sailkapen orokorra irabazteko aukerak daude.