Berriak

30mar
AZKEN TXANPARAKO LANAK EGINDA TXAPELKETAKO HIRUGARREN EGUNEAN Kirola

AZKEN TXANPARAKO LANAK EGINDA TXAPELKETAKO HIRUGARREN EGUNEAN

Gaurko egunean Llargues eta One Wall espezialitateen txanda izan da eta Euskal Pilota Selekzioak lanak ondo eginak bukatu du eguna.

Behin Joko Internazionala eta Frontoi Valentziarra bukatuta, gaurkoan Llarguesa eta One Wall espezialitateen txanda izan da. Llarguesarekin hasi dira gure mutilak goizeko 09:30etan eta ondo hasi baita ere, Valentziako selekzio faboritoari 2-0 irabazten hasi bait zaie. Jokamoldea horretan profesionalak diren pilotari valentziarrak beste martxa bat sartu eta 2-6 irabazi digute baina taldearen sentsazioa ikaragarri ona izan da. Liga faseko hurrengo bi partiduak nagusitasunez irabazi dituzte Frantzia (6-0) eta Quebec-en aurka (6-1). Emaitza horiekin biharko finalerdietara sailkatu dira taldeko bigarren sailkatu moduan eta goizeko 10:00ak aldera Belgika haundiaren aurka jokatuko dute.

One Wall espezialitate azkarra ere abiatu da goizean goiz eta emakumezkoetan faborito diren bi selekzioen aurka oso gutxigatik galdu eta gero Belgikako selekzioari nagusitasunez irabazi diete gure pilotariek.

Emakumezkoen emaitzak:

  • Euskal Selekzioa 1 (17-21-6) vs Holanda (21-18-11).
  • Euskal Selekzioa 0 (20-18) vs Valentzia (21-21).
  • Euskal Selekzioa 2 (21-21) vs Belgika (16-10).

 

Bihar goizean liga faseko hurrengo 3 partiduak jokatu eta emaitzen arabera finala edo 3. eta 4. Postua jokatuko dute.

Gizonezkoen One Wall espezialitatea ezin hobeto hasi da gure selekzioarentzak liga faseko partidu guztiak nagusitasunez irabazi bait dituzte Txile (21-7 eta 21-8), Paraguayko (21-4 eta 21-6) eta Valentziako (21-18 eta 21-18) selekzioen aurka. Aipatzekoa Valentziarren aurkako partida ikaragarria. Bihar, final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokoan. 

Bihar jakingo dugu Euskal Pilota Selekzioak final gehiago jokatuko dituen Munduko Pilota txapelketa oparo honetan.