Berriak
LEHEN EGUNA ETA LEHENBIZIKO BI FINALAK EUSKAL PILOTA SELEKZIOARENTZAT
Lehiaketaz betetako lehen egunean, Euskal Pilota Selekzioak Munduko txapelketako bi finaletara sailkatzea lortu du Emakumezkoen Joko Internazionala eta emakumezkoen Frontoi Valentziarrean.
Jardunaldia luzea izan da Alzirako kantxetan. Lehenbiziko egun honetan Joko Internazionaleko eta Pilota Valentziarreko liga faseak jokatu dira eta Euskal Pilota Selekzioko emakume eta gizonek duten maila ikaragarria erakutsi dute Munduko Pilota txapelketa honetan.
Gizonezkoen Joko Internazionalean, taldea nahiko motel hasi da espezialitate hau irabazteko faboritoa den Valentziar selekzioaren aurka eta konturatu orduko 0-3 galtzen jarri da. Jokoan sartu eta 3-4 hurbildu dira markagailuan eta 2 40-40 jokatu eta galdu eta gero 3-6ko markagailuarekin bukatu da eguneko lehen partida. Bigarren partida nagusitasunez irabazi dute gure mutilel 6-0 irabazita lan hauetan berriak diren Portugalgo selekzioari. Liga faseko hirugarren partida erabakigarrian Italia izan dute aurkari eta Valentziaren aurka (6-5 galdu dute Italiarrek) erakutsi duten maila ikaragarria jokatuta nagusitasunez irabazi gaituzte 2-6. Gizonezkoen Joko Internazionaleko espezialitatean Euskal Pilota Selekzioaren bidea bukatu da baina beste 3 espezialitateetan gerra emateko prest daude gure mutilak.
Emakumezkoen Joko Internazionalean ere lehen partida ez da ondo hasi eta valentziar selekzioaren aurka 4-3 irabazten joan eta gero zorte txarra medio 6-4 galdu dute gure neskek. Liga Faseko hurrengo 2 partiduak ordea ondo irabaztea lortu dute (Belgikaren eta Italiaren aurka 6-2) eta Holandaren aurkako azken partida erabakigarrian, tentsio handia biziz 6-3 irabaztea lortu dute eta biharko final haundirako sailkatzea lortu dute. Finala Valentziaren aurka izango da arratsaldeko 15:00etan.
Gizonezkoen eta emakumezkoen Frontoi Valentziarreko liga faseko partiduak haize irabazi dituzte gure pilotariek emaitza hauek lortuz:
- Gizonezkoen Frontoi Valentziarra:
- Euskal Selekzioa 21 vs Ingalaterra 2
- Euskal Selekzioa 21 vs Costa Rica 4
- Euskal Selekzioa 21 vs Argentina 2
- Emakumezkoen Frontoi Valentziarra:
- Euskal Selekzioa 21 vs Holanda 2
- Euskal Selekzioa 21 vs Belgika 2
- Euskal Selekzioa 21 vs Txile 1
Gizonezkoetan final laurdenetara sailkatzea lortu dute eta emakumezkoetan lehen bi sailkatuen artean final zuzena jokatuko denez, bihar valentziaren aurka finala jokatuko dute.