Berriak

4abe
CANABAL E.H-ko 4 1/2-KO ELITE TXAPELKETAKO TXAPELDUN Kirola

CANABAL E.H-ko 4 1/2-KO ELITE TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Oberena klubeko pilotari zailduak 22-07 irabazi zion bere klubeko Igoa kide gazteari.

Zalantza gabeko garaipena atzo Canabalek Igoa-en kontra 4 1/2-ko Euskal Herriko Elite ftxapelketako inalean lortutakoa. Aretan 22-7 irabazi zuen partidua ti-ta batean.

Igoa finala gogortzeko prest atera zen kantxara baina ezer gutxi egiterik izan zuen. Canabalen alde jauzten ziren tanto guztiak eta dena bikain egin zuela baieztatu dezakegu. Saiatutakoa asko izan zen eta gainera dena ondo atera zitzaion. Igoak egin ahalak egin zituen behintzat markagailua itxuratzeko baina atzokoan etzegoen Canabal geratzerik. Alberdiren erreleboa ondorioz Canabal da.