Berriak

28aza
OSTIRAL HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DA Kirola

OSTIRAL HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DA

Ostiral honetan arratsaldeko 19:15etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako finala jokatuko da Aretako pilotalekuan.

Josu Igoak (OBERENA) edizio honetako pilotari gazteenak eta Oier Canabal (OBERENA) Nafarrak jokatuko dute Oberena klubarentzak derbi kutsua duen final handia ostiral honetan. Bi pilotariak txapelketa bikaina eginda iritsi dira finalera, finalerdietan sekulako partidak jokatuta. Igoak 22-20 irabazi zion finalerdia txapelketa irazabzteko faborito handienetakoa zen Alduntzini eta Canabalek 22-15 oso arriskutsua den Muruari. Aurtengo finala oso irekia dago bi pilotariak oso joko puntu onean iristen baitira. Josu Igoak erakutsi du maila honetako txapelketak eta partiduak jokatzeko guztiz prest dagoela eta nola ez Oier Canabal, azkeneko denboraldietako aurrelari finetarikoa izan denak. Igoa oso erasokorra da eta Canabal berriz defentsa eta fisiko gaitasun ikaragarriek dituena, hori dela eta, oso partida bizia eta ikusgarria ikustea espero da. Finala jokatu aurretik Herriaren Pilota Elkarteak antolatzen duen Aretako txapelketako nagusi mailako bikotekako partida bat jokatuko da. Bertan Labaka-Aldave vs Uribe-Irazustabarrena lehiatuko dira. 

Ostiral honetako finala eta Aretako txapelketako partida, ETB-k grabatu eta larunbat goizean eguerdiko 12:30etan emango da ETB4 katean. 

Galeria

irudia handituFinala