Berriak

26uzt
BERRIATUA ZESTA PUNTAN ETA OIARTZUN ESKUZ, 2022ko E.H-ko HERRIARTEKO TXAPELKETETAKO TXAPELDUN Kirola

BERRIATUA ZESTA PUNTAN ETA OIARTZUN ESKUZ, 2022ko E.H-ko HERRIARTEKO TXAPELKETETAKO TXAPELDUN

Ostiral arratsaldean Lekeitioko Santi Brouard Pilotalekuan Berriatuak 2-1 irabazi zion Mutrikuri eta Igandean Zumarragako Beloki pilotalekuan, Oiartzunek 2-1 ere irabazi Zion Markina-Xemeini.

Denboraldi honetan jokoan zeuden azken finalak bukatu ziren. Ostiralean 2022ko E.H-ko Zesta Puntako Herriarteko txapelketako finalak jokatu zituzten Berriatua eta Mutriku herriek eta lehen bi partiduetan irabazita, txapel orokorrak Berriatuako bidea hartu zuen. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Kadeteak:
    • Berriatua (Alberdi-Aldazabal) 30 vs Mutriku (Lete-Agirregomezkorta) 17.
  • Gazteak: 
    • Berriatua (Arrasate-Pagoaga) 20 vs Mutriku (Urresiti-Lizardi) 28.
  • Nagusiak:
    • Berriatua (Alberdi-Aldazabal) 29 vs Mutriku (Gonzalez-Mancisidor) 30.

 

Igandean, E.H-ko Eskuzko Herriarteko txapelketa finalen txanda izan zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Zesta Puntan geratatu bezala, Oiartzunen lehen bi partiduak irabazi zituen eta txapel orokorra erabakita geratu zen. Azkenean 2-1 irabazita, aurtengo Eskuzko Herriarteko txapel orokorra Oiartzunera joan zen. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Kadeteak:
    • Markina-Xemein (Alvarez-Calvo) 3 vs Oiartzun (Etxeberria-Leonet) 22.
  • Gazteak:
    • Markina-Xemein (Ibarloza-Alvarez) 4 vs Oiartzun (Zabaleta-Landa) 22.
  • Nagusiak:
    • Markina-Xemein (Agirremalloa-Ibarloza) 22 vs Oiartzun (Ugalde-Zalakain) 4.

Galeria

irudia handituZesta Punta