Berriak

20uzt
FINALEZ BETETAKO ASTEBURUA Kirola

FINALEZ BETETAKO ASTEBURUA

Ostiralean Zesta Puntako Herriarteko eta Trinketeko Eliteko Eskuz Binakako txapelketen finalak eta igandean Eskuzko Herriarteko txapelketaren finalak jokatuko dira.

Ostiral honetan bi txapelketen finalak jokatuko dira Lekeition eta Abadiñon. 

Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan 2022ko E.H-ko Zesta Puntako Herriarteko txapelketako finala jokatuko dute Berriatua eta Mutrikuko herriek. Txapelketa honetan ohikoa den moduan, kadete, gazte eta nagusi kategorietan jokatuko da eta 3 partidutatik 2 irabazten duen herria izango da txapeldun. Berriatua da faborito baina Mutrikuk oso bikoteko lehiakorrak ditu eta partida bakoitza borrokatzen saiatuko dira. Finalak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako Facebook orrialdetik zuzenean emango dira.

Ostiralean baita ere arratsaldeko 19:00etan hasita, Abadiñoko Tornosolo trinketean 2022ko E.H-ko Trinketeko Eskuz Binakako Elite txapelketaren finala jokatuko da. Aurrez aurre, Larrañaga-Uribe eta Bikuña-Gurutzealde bikoteak arituko dira.  Ez dago faborito argirik eta partida oso irekia espero da.  

Igandean aldiz, 2022ko E.H-ko Eskuzko Herriarteko txapelketaren finalaren txanda izango da. Jaialdia goizeko 11:00etan Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko da. Txapelketa honetan ohikoa den moduan, kadete, gazte eta nagusi kategorietan jokatuko da eta 3 partidutatik 2 irabazten duen herria izango da txapeldun. Kadete eta gazte kategorietan Oiartzun da faborito baina Markina-Xemeinek bi bikote indartsu ditu kategoria hauetan baita ere eta Oiartzuarrei aurre egiten saiatuko dira. Nagusi kategorian norgehiagoka irekia izatea espero da ez baitago faborito argirik.  

Igandeko jaialdi hau ETB4 katetik zuzenean emango da. 

Galeria

irudia handituEskuzko Herriartekoa
irudia handituZestako Herriartekoa
irudia handituTrinkete Elite