Berriak

10mar
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA G.R.A.B.N.I 2022 TXAPELKETA Kirola

ASTEBURU HONETAN HASIKO DA G.R.A.B.N.I 2022 TXAPELKETA

Asteburu honetan hasiko da afizionatu mailako Euskal Pilotako txapelketarik garrantzitsuena. Bertan Gipuzkoako, Errioxako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Iparraldeko selekzioetako ehundaka pilotari onenek hartuko dute parte.

Txapelketan zehar liga faseko 5 jardunaldi jokatuko dira. Finalerdiak Nafarroan eta Errioxan jokatuko dira eta finalak Araban jokatuko dira maiatzaren 1eko asteburuan.

Honela antolatuko da txapelketa:

  • 1. Jardunaldia: 2022-03-13
    • IPARRALDE vs BIZKAIA
    • ERRIOXA vs NAFARROA
    • ARABA vs GIPUZKOA
  • 2. Jardunaldia: 2022-03-20
    • GIPUZKOA vs ERRIOXA
    • BIZKAIA vs ARABA
    • NAFARROAN vs IPARRALDEA
  • 3. Jardunaldia: 2022-03-27
    • NAFARROA vs GIPUZKOA
    • IPARRALDEA vs ARABA 
    • ERRIOXA vs BIZKAIA
  • 4. Jardunaldia: 2022-04-03
    • IPARRALDEA vs ERRIOXA
    • GIPUZKOA vs BIZKAIA
    • NAFARROA vs ARABA
  • 5. Jardunaldia: 2022-04-10
    • BIZKAIA vs NAFARROA
    • GIPUZKOA vs IPARRALDEA
    • ARABA vs ERRIOXA
  • FINALERDIAK: 2022-04-24
    • NAFARROAN eta ERRIOXAN.
  • FINALAK: 2022-05-01
    • ARABAN.

 

Guztira espezialitate eta kategoria hauetan hartuko dute parte:

  • Ezker Pareta:
    • Paleta Goma Emakumezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Paleta Goma Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Paleta Larruz: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Pala Motza: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Eskuz Banaka Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Eskuz Binaka Gizonezkoak, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Eskuz Banaka Emakumezkoak: Gazte eta 22 urtez azpiko kategorietan.
    • Eskuz Binaka Emakumezko: Gazte eta Nagusi kategorietan.
    • Zesta Punta Binaka Gizonezko: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Zesta Punta Banaka Gizonezko: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Zesta Punta Binaka Emakumezko: Gazte kategorian.
    • Pala: 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Joko Garbi: Gazte eta Nagusi kategorietan.
    • Frontenis Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Frontenis Emakumezkoak: Gazte eta Nagusi kategorietan.
  • Trinketean:
    • Eskuz Binaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Eskuz Banaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Paleta Argentina Emakumezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Paleta Argentina Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Larruzko Paleta: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Xare: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.

 

Ezker Paretan eta Trinketean federazio txapelduna zehazteko ondorengo irizpideak jarraituko dira:

  • Hiru kategorietako bukaerako emaitzak eta gero, txapela gehien lortzen dituen federazioa izango da ezker paretako eta trinketeko (desberdinduta) txapelduna.
  • Berdinketa badago, federazio txapelduna horrela erabakiko da:
    • Txapeldun orde gehien dituenak.
    • Hirugarren postu gehien dituenak. 
    • Laugarren postu gehien dituenak.
    • Bostgarren postu gehien dituenak.