Berriak
5urt

ASTEBURU HONETAN HASIKO DA E.H-ko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA 21-22
Guztira 76 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta guztira 190 taldek eta 500 pilotari inguru lehiatuko dira asteburu honetan hasi eta martxoaren 6ko asteburuan bukatuko den txapelketa honetan.
Asteburu honetan hasi eta hurrengo martxoaren 6 arte jokatuko da E.H-ko Kluben arteko Ezker paretako txapelketa 21-22. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen kluben arteko txapelketa garrantzitsu honek ondorengo datuak utzi dizkigu bere hasieran:
Klubak:
- Araba: 7.
- Bizkaia: 25.
- Iparralde: 1.
- Gipuzkoa: 26.
- Nafarroa: 17.
Espezialitateak eta kategoriak:
- Eskuz Binaka Kadeteak: 12.
- Eskuz Binaka Gatzeak: 14.
- Eskuz Binaka 22 urtez azpikoak: 10.
- Eskuz Binaka Nagusiak Euskal Liga: 16.
- Eskuz Binaka Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Nesken Gomazko Paleta Kadeteak: 8.
- Nesken Gomazko Paleta Gazteak: 6.
- Nesken Gomazko Paleta Nagusiak: 8.
- Gizonezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: 5.
- Paleta Larruz Gazteak: 6.
- Paleta Larruz Nagusiak Euskal Liga: 10.
- Paleta Larruz Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Pala Motza Nagusiak Euskal Liga: 10.
- Pala Motza Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Frontenis Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Zesta Punta Kadeteak: 12.
- Zesta Punta Gazteak: 14.
- Zesta Punta 22 azpikoak: 4.
- Zesta Punta Nagusiak Euskal Liga: 14.
- Zesta Punta Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
Txapelketa 9 astetan zehar luzatuko da, 7 aste liga fasea jokatzeko eta finalerdi eta finalen asteburua. Guztira 500 pilotari inguru lehiatuko dira Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa garrantzitsuenean.