Berriak
OSTIRAL HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DA
Ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako finala jokatuko da Aretako pilotalekuan.
Unai Albedik (ILUNPE) edizio honetako pilotari gazteenak eta Oier Canabal (OBERENA) Nafarrak jokatuko dute final handia ostiral honetan. Bi pilotariak txapelketa bikaina eginda iritsi dira finalera, beraien norgehiagokak nagusitasunez irabazita. Alberdik 22-16 irabazi zion finalerdia aurreko edizioko txapelduna zen Espinali eta Canabalek 22-17 oso arriskutsua den Ongayri. Aurtengo finala oso irekia dago bi pilotariak oso joko puntu onean iristen baitira. Unai Alberdik erakutsi du maila honetako txapelketak eta partiduak jokatzeko guztiz prest dagoela eta nola ez Oier Canabal, azkeneko denboraldietako aurrelari finetarikoa izan denak. Albedi oso erasokorra da eta Canabal berriz defentsa eta fisiko gaitasun ikaragarriek dituena, hori dela eta, oso partida bizia eta ikusgarria ikustea espero da. Finala jokatu aurretik Herriaren Pilota Elkarteak antolatzen duen Aretako txapelketako nagusi mailako bikotekako partida bat jokatuko da. Bertan Elola-Elizegi vs Alberdi-Urruzola lehiatuko dira.
Ostiral honetako finala eta Aretako txapelketako partida, ETB-k grabatu eta larunbat goizean eguerdiko 12:00etan emango da ETB4 katean.