Berriak
LEHEN EGUNA ETA LEHENBIZIKO TITULOA EUSKAL PILOTA SELEKZIOARENTZAT
Lehiaketaz betetako lehen egunean, Euskal Pilota Selekzioak Europako azpi-txapelketa bat lortu du Emakumezkoen Joko Internazionala espezialitatean.
Jardunaldia luzea izan da Franekerreko kantxetan. Goizean zehar joko zuzenak izan dira protagonista, Gizonezkoen Llargues eta Emakumezkoen Joko Internazionala espezialitateak jokatu direlarik eta Euskal Pilota Selekzioak bere maila bikaina erakutsi ahal izan du.
Gizonezkoen Llarguesean, Euskal Pilota Selekzioak lehen garaipen sendoa lortu du (6-3) Herbehereetako selekzioaren aurka, eta jarraian maila gorena eman behar izan dute Belgikako selekzio gogorra 6-5 mendean hartzeko. Valentziako selekzio faboritoaren aurkako azken partida erabakigarrian, zortea ez dute lagun izan gure mutilek eta 2-4 irabazten joan eta 2-5 jartzeko pilota izan ostean, 4-6 galdu dute azkenean. Harrigarria bada ere, Valentziako selekzioak Herbehereetako selekzioaren aurka galdu du 6-2 eta gure mutilak igandeko finaletik kanpo geratu dira. Hori dela eta, Belgikako selekzioaren aurka hirugarren eta laugarren postua jokatzearekin konformatu beharko dute.
Neskek Joko Internazioala jokatzen hasi dute txapelketa. Lehen partida gure aurkari gogorrenaren aurka jokatzea egokitu da, Valentziako selekzioa hain zuzen ere, eta nahiz eta partida bikaina jokatu, bostna berdinduta joan ondoren 6-5 galdu dute. Kexatzeko astirik gabe Italia eta Holandaren aurka jokatzea egokitu da eta bi garaipen errez lortu ondoren (6-2 Italiaren aurka eta 6-1 Holandaren aurka) finalerako sailkatzea lortu dute. Finalean, berriz ere, Valentziako selekzioaren aurka jokatu dute, eta joko guztietan 40ra berdindu ondoren, ez dute zorterik izan eta 6-4 galdu dute. Beraz, Euskal Pilota Selekzioaren lehen titulua, Europako Junior txapelketa honetan.
Atseden hartzeko astirik gabe, arratsaldean Wall-Ball espezialitateko multzoen fasea jokatu da eta Euskal Pilota Selekzioak emaitza hauek lortu ditu:
- 15 urtez azpiko gizonezko:
- Euskal Selekzioa 0 vs Belgika 2.
- 17 urtez azpiko emakumezko:
- Euskal Selekzioa 2 vs Italia 0.
- 19 urtez azpiko emakumezko:
- Euskal Selekzioa 2 vs Belgika 0.
- Euskal Selekzioa 0 vs Herbehereak 2.
Lortutako azpi-txapelketa ospatzeko astirik gabe, bihar beste lehiaketa egun gogor bat dute aurretik gure neska mutilek. Zorionak.