Berriak

15urr
ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DA BUÑUELEN E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALA Kirola

ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DA BUÑUELEN E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALA

Larunbat honetan goizeko 12:00etan hasita, Buñueleko San José De Calazanz plazan jokatuko da 2021eko E.H-ko Bote Luzea txapelketako finala.

Irailaren lehenbiziko asteburuan hasi zen txapelketari, asteburu honetan emango zaio amaiera Nafarroako Buñuel herrian. Eguraldi dela eta atzerapenarekin jokatuko da finala eta eguraldiaren iragarpenaren arabera ez da arazorik egongo final haundi hau Buñuelen larunbatean ospatzeko. Finala Bizkaia 1 eta Gipuzkoa taldeek jokatuko dute. Finalerdietan Bizkaia 1ek Bizkaia 2 5-4 menderatu zuen eta Gipuzkoak Iparralde 2 taldeari 11-1 irabazi zion. Larunbaterako Bizkaitarrak dira faborito, azken 4 edizioetako txapeldunak baitira baina Gipuzkoarrek txapelketa guztian zehar joko puntu honean daudela erakutsi dute eta ez dizkiete Bizkaitarrei gauzak errez utziko.

Galeria

irudia handituFinala.