Berriak

11urr
EUSKAL PILOTA SELEKZIOA 5 FINAL ETA 2 TITULOREKIN ETXERA VALENTZIATIK Kirola

EUSKAL PILOTA SELEKZIOA 5 FINAL ETA 2 TITULOREKIN ETXERA VALENTZIATIK

Asteburu honetan jokatutako Trobada la Mediterranea txapelketan, Euskal Pilota Selekzioak emakumezkoen One Wall eta gizonezkoen Llargues-ean garaipena lortu dute.

Txapelketa bikaina jokatu dute Euskal Pilota Selekzioko neska-mutilek. Jokoan egon diren 5 finaletan parte hartu dute eta horietatik bi garaipenekin itzuli dira Euskal Herrira. Txapelketa ostiralean hasi zen Benifairó de la Valldigna herrian eta bertan One Wall-eko espezialitateko liga fasea jokatu zuten gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Hauek izan ziren Euskal Pilota Selekzioak jasotako emaitzak:

  • Emakumezkoetan:
    • EUSKAL SELEKZIOA VS VALENTZIA: 21-20/16-21/9-11.
    • EUSKAL SELEKZIOA VS ITALIA: 21-3/21-12.
  • Gizonezkoetan:
    • EUSKAL SELEKZIOA VS PORTUGAL: 21-0/21-4.

 

Emakumezkoetan, hasiera gogorra izan zuten, gaur egungo Europako txapeldunen aurka lehiatu behar izan zuten eta. Lehen jokoan ikaragarri jokatu zuten euskaldunek eta estu estu, baina garaipena lortu zuten. Bigarrenean ordea, Valentziarrak gehiago izan ziren eta 16-21eko emaitzarekin hirugarren joko erabakigarria behartu zuten. Hirugarren eta azken joko erabakigarrian markagailua oso berdinduta joan zen joko guztian zehar baina azkeneko tantu erabakigarriak Valentziarrentzat izan ziren eta azkenean 9-11 irabazi zuten. Bigarren partidua nagusitasunez irabazi zuten Italiarren aurka. 

Gizonezkoetan oso errez irabazi zuten Portugaldarren aurka eta txapelketa irabazteko faborito nagusiak zirela erakutsi zuten Euskal pilota Selekzioko pilotariek.

Larunbat goizean Joko Internazionala espezialitatearen txanda izan zen Simat De la Valldigna herrian. Hauek izan ziren goizean zehar izandako emaitzak:

  • Emakumezkoetan:
    • Liga fasea:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS VALENTZIA: 4-6.
      • EUSKAL SELEKZIOA VS ITALIA: 6-1.
  • Gizonezkoetan:
    • Liga fasea:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS PORTUGAL: 6-0.
      • EUSKAL SELEKZIOA VS KATALUNIA: 6-4.
    • Finalerdiak:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS ITALIA: 6-3.
    • Finala:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS VALENTZIA: 5-6.

 

Ostiralean One Wallean gertatu bezala, emakumezkoen Joko Internazionalean amore eman behar izan zuten Valentziarren aurka lehen partiduan baina espezialitate honetan oso lehiakorrak zirela erakutsi zuten. Bigarren partiduan nagusitasunez irabazi zuten Italiarren aurka eta emaitza horrekin igandean jokatu zen finalerako txartela lortu zuten.

Gizonezkoetan txapelketa guztia jarraian jokatu zen, liga fasea, finalerdiak eta finala hain zuzen ere. Liga fasean portugaldarren aurka oso errez irabazi zuten eta bigarren partiduan zuten guztia jokatu behar izan zuten Kataluniako selekzioaren aurka. Finalerdiak Italiarren aurka jokatu zuten eta partida porrokatu baten ostean finalerako txartela lortu zuten. Finalean, Europako egungo txapeldunen aurka jokatu zuten eta sekulako partidu bat jokatu ostean 6-5 (jokoak) galdu zuten. 

Arratsaldean, One Walleko liga faseko azken partiduak eta finalerdiak eta finala jokatu ziren. Huek izan ziren Euskal Pilota Selekzioak lortutako emaitzak:

  • Emakumezkoetan:
    • Liga fasea:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS KATALUNIA : 21-7 / 21-12.
    • Finala:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS VALENTZIA: 21-16 / 19-21 / 11-9.
  • Gizonezkokoetan:
    • Liga fasea:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS KATALUNIA: 21-12 / 21-7.
    • Finalerdiak:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS ITALIA: 21-9 / 21-9.
    • Finala:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS VALENTZIA: 21-16 / 20-21 / 6-11.

 

Emakumezkoetan, liga fasea, Kataluniako selekzioaren aurka bukatu zuten garaipen eroso batekin eta finalean txapelketako lehenbiziko partiduan garaituak izan ziren Valentziarren aurka jokatu behar izan zuten. Gure pilotariek ostiraleko partida hori zuten buruan eta ikaragarrizko lehenbiziko jokoa jokatu ondoren 21-16 gailendu ziren. Bigarrenean, berriro ere mamuak agertu ziren eta irabazita izan zuten jokoa 20-21 galdu zuten. Txapelketa, hirugarren eta azken jokoan erabakiko zen eta lehenbiziko partida artan bezala 11-9 bukatu zen baina oraingoan, zorionez Euskal Pilota Selekzioaren alde. Final bikaina jokatu eta gero, txapelketako lehenbiziko garaipena lortu zuten gure neskek.

Gizonezkoetan, Euskal Pilota Selekzioa faborito zen eta hutsik egin gabe arratsaldeko azken finalean sartu ziren. Liga faseko azken partidua, borrokatuta baina nahiko erraz irabazi zuten Kataluinaren aurka eta finalerdietan Italiaren aurka egin zuten topo 21-9 bikoitz batekin garaipena erdietsiz. Emakumezkoetan gertatu bezala, finala Valentziaren aurka jokatu behar izan zuten eta 2018. urteko Europako txapelketako finalerdian gertatu bezala hirugarren joko erabakigarrian amore eman behar izan zuten. Lehenbiziko jokoa nagusitasunez irabazi eta gero, bigarren jokoan 20-18 aurretik jartzea lortu zuten eta txapelketa irabazteko 3 pilota izan ostean 20-21 galdu zuten. Honek, psikologikoko asko eragin zien gure pilotariei eta hirugarren joko erabakigarrian amore eman zuten.

Igande goizean emakumezkoen Joko Internazionaleko finala eta gizonezkoen Llargues espezialitateko final zuzena jokatu ziren. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Emakumezkoen Joko Internazionala:
    • Finala:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS VALENTZIA: 4-6.
  • Gizonezkoen Llarguesa:
    • Finala:
      • EUSKAL SELEKZIOA VS VALENTZIA: 8-5.

 

Emakumezko Joko Internazionalean markagailuan aurretik joan eta gero, azken txanpan Valentziarrek aurrea hartu eta 4-6 estu batekin irabazi zuten txapelketa. Goraipatzekoa gure neskek erakutsi zuten maila eta bi aste barru Franekerren (Holanda) jokatuko den Europako Junior txapelketan parte hartuko duten 3 pilotari laukote horretan egonda oso pozik itzuli dira Euskal Herrira. 

Gizonezkoen Llargues espezialitate erregean, Euskal Selekzioak eta Valentziak zuzenean finala jokatu zuten eta gure taldeak txapelketako sorpresa haundiena erdietsi zuen beraien espezialitate propioa den Valentziarrei historian lehenbizikoz irabazita eta beraien etxean gainera. Gure mutilek ikaragarrizko finala jokatu zuten eta 8 joko 5 jokoren aurkako markagailu eroso batekin txapelketako azken finala irabaztea lortu zuten. 

Esperientzia paregabea bizita eta txapelketa ikaragarria jokatuta itzuliko dira gure Euskal Pilota Selekzioko neska-mutilak Euskal Herrira. 5 finaletik 5 jokatuta eta 2 garaipenekin borobildu dute Tobada la Mediterranea txapelketa.