Noticias

8may
EPAILE IKASTAROA 2023 Deporte

EPAILE IKASTAROA 2023

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, lurraldeetako Epaile Elkargoekin batera 2023ko epaile ikastaroa antolatuko dute.

Ikastaroan izena emateko epea maiatzaren 26 arte irekita egongo da. Horretarako izen-emate orria beteta, formakuntza@euskalpilota.org helbide elektronikora bidali beharko da.

Ikastaroa egiteko ezinbestekoa da adin nagusikoa izatea edo adin nagusikoa izatea 2023an. Ikastaroa doakoa da eta ekainaren 3an egingo da goizeko 10:00etatik 14:00etara, online formatuan. Test erako azterketa ekainaren 10an izango da, goizeko 10:00etan, eta ikastaroa bezala, hau ere online izango da.

Archivos adjuntos

Galería

agrandar imagen