Noticias
28oct

2021eko E.H-ko EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETA ELITE TXAPELKETAKO FINALA
Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera 2021eko Emakumezkoen Gomazko Paletako Elite txapelketako 3. eta 4. postua eta finala jokatuko dira Mallabiako pilotalekuan.
Urriko lehen larunbatean hasi zen txapelketa larunbat honetan bukatuko da 3. eta 4 postua eta finala jokatuta. Txapelketa ondorengo pilotariek osatu dute:
- Aurrelariak:
- Martin.
- Irazustabarrena.
- Murillo.
- Galdos.
- Atzelariak:
- Mendizabal.
- Arrieta.
- Erasun.
- Saez.
Txapelketa honela antolatu da:
- Zozketa bidez zehaztu ziren ligako faseko 3 jardunaldietako parekatzeak.
- Aurrelari bakoitza 3 atzelari desberdinekin jokatzen du, eta alderantziz.
- Ligako fasea amaitzean, pilotari bakoitzak puntuazio bat lortzen du jokatutako partida bakoitzaren arabera.
- Puntuak honela banatzen dira:
- 30-10 edo diferentzia handiagoarekin irabazita: 100 puntu.
- 30-20 edo diferentzia handiagoarekin irabazita: 80 puntu.
- 30-21/29 irabazita: 60 puntu.
- 30-10 edo diferentzia haundiagoarekin galduta: 0 puntu.
- 30-20 edo diferentzia haundiagoarekin galduta: 20 puntu.
- 30-21/29 galduta: 40 puntu.
- Aurrelari onena eta atzelari onena zuzenean finalera sailkatzen dira.
- Finalerdiak horrela jokatzen dira:
- Bigarren aurrelari-bigarren atzelaria vs hirugarren aurrelaria-hirugarren atzelaria.
Hauek izan dira pilotari bakoitzak lortutako puntuak:
- Aurrelariak:
- Martin: 200 puntu.
- Irazustabarrena: 160 puntu.
- Galdos: 160 puntu.
- Murillo: 80 puntu.
- Atzelariak:
- Arrieta: 200 puntu.
- Mendizabal: 160 puntu.
- Saez: 120 puntu.
- Erasun: 100 puntu.
Puntuazio honekin Martin-Arrieta zuzenean finalera sailkatu ziren eta finalerdiak horrela jokatu ziren:
- Irazustabarrena-Mendizabal vs Galdos-Saez.
Irazustabarrena-Mendizabalek 30-19 irabazi zieten Galdos-Saez-i finalerdia, beraz, 3. eta 4. postua eta finala horrela geratu dira:
- 3. eta 4. postua:
- Galdos-Saez vs Espinal (Murilloren ordez)-Erasun.
- Finala:
- Martin-Arrieta vs Irazustabarrena-Mendizabal.
3. eta 4. postua eta finala ETB4 katean emango dira.