Noticias

27oct
OSTIRAL HONETAN HASIKO DA ARETAN 2021eko E.H-ko 4 1/2-ko ELITE TXAPELKETA Deporte

OSTIRAL HONETAN HASIKO DA ARETAN 2021eko E.H-ko 4 1/2-ko ELITE TXAPELKETA

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Laudio Udala eta Herriaren pilota Elkartearekin batera antolatuko du 4 1/2-ko Elite txapelketa.

Elite txapelketa hau, edizio honetan ohiko egutegian jokatuko dena, urriko azken ostiralean hasi eta abenduko lehenbiziko ostiralean bukatu da eta bertan espezialitateko honetako pilotari amateur onenak izango dira. Bertan 8 pilotarik parte hartuko dute eta kopa sistemako formatuan jokatuko dute. Txapelketa honetan parte hartzeko irizpideak 2019ko azaroaren 30an ospatutako Batzar Orokorrean onartu ziren:

  • 4 pilotari: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioek antolatzen dituzten aurreko denboraldiko 4 ½ txapelketetako txapeldunak. Federazioren batek txapelketa antolatzen ez badu bere lurraldeko pilotari bat hautatu beharko du lurraldeko ordezkari gisa. 
  • 2 pilotari: aurreko denboraldiko ezker paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak.  
  • 2 pilotari: irizpide teknikoz. 
  • Oharra: aurreko denboraldiko lurraldeko txapelduna eta aurreko urteko Ezker Paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak errepikatzen badira, lurraldeko txapelketako bigarren sailkatuak edo ondorengoak jokatuko du.
  • Oharra: pilotari batek huts eginez gero ordezkoa jartzeko ondorengo irizpideak jarraituko dira:
    • Lurraldea ordezkatzen duen pilotarien kasuan, lurraldeko txapelketako sailkapena jarraituko da ordezkoa hautatzeko. 
    • Aurreko denboraldiko Ezker Paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistek edo irizpide teknikoz hautatutako pilotarien kasuan, irizpide teknikoz hautatuko da ordezkoa. 

 

Aurtengo txapelketaren egutegia honela antolatuko da:

  • Lehengo final-laurdena: 2021/10/29 Ongay (Irurtzun) vs Isasmendi (Zaramaga).
  • Bigarren final-laurdena: 2021/11/05 Exposito (Hernani) vs Canabal (Oberena).
  • Hirugarren final-laurdena: 2021/11/12 Karregal (Adiskide) vs Alberdi (Ilunpe).
  • Laugarren final-laurdena: 2021/11/19 Espinal (Uharte) vs Aurrekoetxea (Lemoa).
  • Finbalerdiak: 2021/11/26. 1. final-laurdeneko irabazlea vs 2. final-laurdeneko irabazlearen aurka eta 3. final -laurdenetako irabazlea vs 4. final-laurdenetako irabazlearen aurka.
  • Finala: 2021/12/03

 

Final-laurdenak eta finalerdi guztiak Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako sare sozialetan (Facebook), streaming bidez ikusteko aukera egongo da eta finala ETBtik emango da. 

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu Laudioko Udalari eta Herriaren Pilota Elkarteari egoera berezi honetan txapelketa hau aurrera eramateko egin duten esfortzuarengatik.

Archivos adjuntos