Noticias

23oct
EUSKAL PILOTA SELEKZIOAK BRONTZEZKO DOMINA LORTU DU JOKO INTERNAZIONALEAN Deporte

EUSKAL PILOTA SELEKZIOAK BRONTZEZKO DOMINA LORTU DU JOKO INTERNAZIONALEAN

Euskal Pilota Selekzioak brontzezko domina lortu du Joko Internazionalean Franekerreko kantxan.

Gaur goizean gizonezkoen Joko Internazionaleko espezialitatearen txanda izan da Franekerreko kiroldegian. Guztira 6 selekzio lehiatu dira eta Euskal Pilota Selekzioari Italia eta Belgikaren aurka lehiatzea egokitu zaio multzoen fasean. Lehen partida italiarren aurkakoa izan da, eta ezin izan du hobeto hasi, 6-3 irabazi baitio espezialitate honetan beti oso ondo lehiatzen den Italiari. Bigarren partida, multzoko gogorrena zen Belgikako taldea gaur egungo Europako Junior txapeldunordea baita. Partida gaizki hasi da euskaldunen interesentzat 0-3ko emaitzarekin baina Euskal Selekzioko mutilek ez dute amore eman baina azkenean 4-6 galdu dute multzoko bigarren sailkatuz eta finalerdietara sartuz. Finalerdia Valentzia faborito nagusiaren aurka jokatzea egokitu da eta puntu bakoitza borrokatu arren 3-6 galdu dute. Atsedenik gabe, hirugarren eta laugarren postua lehiatu dute Holandako selekzioaren aurka eta oraingoan Euskal Pilota Selekzioko mutilek ez dute hutsik egin, hirugarren postu historikoa lortuz 6-1irabazita. ZORIONAK.