Berriak
11ira
EPAILE IKASTAROA 2020
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, lurraldeetako Epaile Elkargoekin batera 2020ko epaile ikastaroa antolatuko dute.
Ikastaroan izena emateko epea irailaren 25 arte irekita egongo da. Horretarako formakuntza@euskalpilota.org helbide elektronikora bidali beharko da mezu bat ondorengoa adieraziz:
- Izen abizenak.
- Jaiotze data.
- Udalerria.
Ikastaroa egiteko ezinbestekoa da adin nagusikoa izatea edo adin nagusikoa izatea 2020an. Ikastaroa doakoa da eta urriaren 17an egingo da goizeko 10:00etatik 14:00etara, online formatuan. Test erako azterketa urriaren 24an izango da, goizeko 10: 00etan, eta ikastaroa bezala, hau ere online izango da.