Istorioa | Modalitateak | Bibliografia

Nola sortu zen?

Munduaren historian zehar, hainbat zibilizaziok era askotako pilota-jokoakpraktikatu izan dituzte. Erromatar Inperioaren aurrerakadak pilaizeneko jokoa zabaldu zuen lau haizetara. Ondoren izan zuen bilakaerakjeu de paume ekarri zuen, egungo euskal pilotaren íaurretikozuzena. Antzina, jokoa zuzena zen, esan nahi baita, bi taldek parezpare jarrita jokatzen zuten. Euskal Herrian, batez ere bote luzeajokatzen zen, jeu de paume zeritzonaren euskal moldaketa. Strasbourg-ekoJeu de paume (1608).

Pilotaren benetakoiraultza, berori egiteko kautxua erabiltzen hasi zenean etorri zen.XIX. mendean, material honi esker, piloten bizitasuna areagotzealortu zen eta, ondorioz, pareta jotzean pilota bote eginez itzultzea;horrelaxe jaio zen, hain zuzen, zeharkako jokoa.

Courte paume de Strasbourg 1608

1882an Buenos Aireseko Euskara Plaza inauguratu zelarik, euskalpilotariak gure mugetatik kanpo jokatzen hasi ziren profesionalgisa. Pilotarion asmamena zela bide, jokorako material eta instalazioberriak sortu ziren  eta, horrela, euskal pilota jaio, mundukobeste tokibatzuetan praktikatzen ziren pilota-jokoen aldean nortasun bereziahartuta. Atotxako pilotalekua. Ezker paretadun lehen pilotalekua.Buenos Aireseko Euskara Plaza.

Gaur egun pilotariak benetako atletak dira; hainbat Olinpiadatan egin dituzte erakustaldiak: Bartzelonakoetan (1992), Parisekoetan (1924) eta Mexikokoetan (1968). Behinola joko tradizionala zenak, gaur egun kirol-zorroztasun itzela hartu du, antolamendu-egitura handiarekin: federazioak, teknifikazio-programak, pilota-eskolak, Ikaspilota eta jarduera profesionala hainbat modalitatetan. Kirol honen ezarpenaren lehen urrats erabakigarria 1929an eman zen, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa (FIPV) sortu zenean. Gaur egun, oinarri historiko-kulturalean euskarrituta, euskaldunak izan baitziren kirol honen sortzaileak, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak oraindik bete ez duen gurari bat du, alegia FIPVan eskubide osoko kide gisa parte hartzea eta nazioartean Euskadiko Selekzioarekin lehiatzea. Euskal pilotaren kartela Bartzelonako Joko Olinpikoetan.
Frontón de Atotxa (Primer frontón de pared izquierda) Plaza Euskara de Buenos Aires Cartel Anunciador de la participación de la pelota vasca en Barcelona ´92

Non jokatzen da?

Euskal pilota estandarizatu gabeko era guztietako joko-eremuetan jokatu izan da; baina ofizialki, hiru instalazio ezberdinetan burutzen da lehiaketa:
· pareta bakarreko frontoian
· trinketean
· ezker paretadun frontoian
PARETA BAKARREKO FRONTOIA
Punpa egiten zuten pilotak agertu zirenean, pilotariak paretaren kontra jokatzen hasi ziren. Pareta bakarreko pilotalekua jokorako instalaziorik soilena da. Pilota bat, horma bat... eta eman gogor! .
TRINKETA
Inolako zalantzarik gabe, lehen aipatutako jeu de paume delakoaren benetako legatu arkitektonikoa da. Hainbeste elementuz osatuta dagoelarik (estalgarria, sarea, frailea, xiloa, ...), trinketa oso dibertigarria da edozein adinetako jendearentzat. Anima zaitez probatzera! .
EZKER PARETADUN FRONTOIA
Hauxe da lehia profesionaleko instalazio nagusia. Hori eraikitzeko nahikoa dira aurreko horma edo frontisa eta ezkerreko pareta. Normalean, frontisaren parean, modalitatearen arabera 36 edo 54 m-ra kokaturik, hirugarren plano bertikal batek mugatzen du jokoaren eremua. Zesta puntaren nazioarteko hedapenaren ondorioz, 'jai-alai' izenez ezagutzen ziren ezker paretadun pilotaleku ikusgarriak eraiki ziren, euskal pilotaren benetako estadioak!
Frontón de pared izquierda corto Frontón de pared izquierda largo (jai-alai)

Nola jokatzen da?

Euskal pilotak zerbait berezia izatekotan, jokorako aniztasuna da hori. Dena den, bada elementu bat modalitate guztietan errepikatzen dena: pilota, jakina. Modalitate bakoitzean pilota berezia behar da, alegia ezaugarri ezberdinekoa (jokoaren arautegian kontsulta daiteke).Eskuz jokatzeko pilotak.

ESKUPILOTA
Modalitaterik naturalena da. Eskua bera da pilotari kolpea eman eta paretara bultzatzen duena. Gaur egunean modalitaterik garrantzitsuena da eta hamaikatxo jarraitzaile ditu. Edozein motatako instalaziotan joka daiteke, baina horren arabera pilota aldatuta. Era berean, pilotariaren adina ere kontuan hartzen da pilota bat edo beste bat aukeratzeko.

PALAKO MODALITATEAK
Zenbait modalitatetan palak edo paletak (tamaina eta lodiera txikiagoko palak) erabiltzen dira pilota kolpatzeko elementu gisa. Erabilitako pilotak eta jokorako instalazioak zeresana izango dute palaren neurriak aukeratzean. Pala guztiak zurez egiten dira.
XISTERA BIDEZKO MODALITATEAK Zesta punta da euskal pilota munduan gehien ezagutarazi duen modalitatea. Baina zesta puntak ez ezik, badira beste bi modalitate xisterak erabiltzen dituztenak: joko garbia eta erremontea. Zesta puntan pilota xisterarekin gera badaiteke ere, joko garbian eta erremontean ezin da hori egin, arinago ibili behar da.
SARE BIDEZKO MODALITATEAK
Euskal herritarrek berezko ezaugarria eman diote sokadun erraketen erabilerari: erraketetan txirikordatze teinkatua erabili ohi da; sareak, ordea, lasaiagoa erabiltzen du eta, ondorioz, ezinezkoa da pilotari ematea. Beraz, pilota jaso eta bota egiten da, erabat atxikitzeko aukera ematen ez duen mugimendu bakarrarekin. Eskumuturraren mugimendua berebizikoa da pilotaren abiadura eta efektu osoa transmititzeko.

MODALITATE ZUZENAK
Joko zuzenetan erabilitako eskularruak Orain artean, zeharka jokatzeko modalitateak aurkeztu ditugu, hau da, kolpetik kolpera pilota aurreko paretara bidaltzean oinarritzen direnak. Dena delarik, oraindik ere eusten zaizkie antzinako zuzeneko jokoei, taldeek aurrez aurre jarrita jokatzen dutenei. Euskal pilotaren zuzeneko modalitateak ondorengo hauek dira: pasaka (trinketean) eta laxoa eta errebotea (pareta bakarreko frontoian). Hiru modalitateotan eskularrua erabiltzen da pilotari emateko. Errebotean, xistera ere erabiltzen da.


© 2010, Euskadiko Pilota Federakundea | Federación Vasca de Pelota
Barrio Astola, 26 - Astola auzitegia, 26 - 48220 Abadiño
Tlf: 946 818 108 | Fax: 946 818 471 | e-mail info@euskalpilota.org
powered by grupo-campus