Berriak

30abe
IPARRALDEKO PILOTA FEDERAZIOA TXAPELDUN BERAIEN MENDEURRENEKO TXAPELKETAN Kirola

IPARRALDEKO PILOTA FEDERAZIOA TXAPELDUN BERAIEN MENDEURRENEKO TXAPELKETAN

23 urtez azpiko selekzioen arteko txapelketa Iparraldeko Pilota Batzordearen garaipen orokorrarekin bukatu da Euskal Pilotako 4 egun ikaragarri politen ondoren.

Asteartean, abenduak 27 hasi zen Iparraldeko Pilota Batzordearen Mendeurrena ospatzeko antolatu den 23 urtez azpiko selekzioen arteko txapelketa eta gaur abenduak 30 ospatu dira final handiak. Txapelketa trinketeko espezialitate guztietan (eskuz banaka eta binaka, Gomazko Paleta emakumezkoak eta gizonezkoak, Xare eta Larruzko Paleta) eta ezker paretako Zesta Puntan jokatu da Iparraldeko Pilota Batzordeko, Nafarroako Euskal Pilota Federazioko, Frantziako Euskal Pilota Federazioko eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioko pilotarien artean. Aste guztian zehar giro ikaragarria egon da Hasparneko Berria trinketean eta Miarritzeko Aguilera Jai Alaiean eta azkenean Iparraldeko Pilota Batzordea gailendu da sailkapen orokorrean Frantziako Euskal Pilota Selekzioaren aurretik. Hauek izan dira emaitzak:

  • Trinketean:
    • Eskuz Banaka:
      1. Iparralde.
      2. Euskadi.
      3. Frantzia.
      4. Nafarroa.
    • Eskuz Binaka:
      1. Iparralde.
      2. Frantzia.
      3. Euskadi.
      4. Nafarroa.
    • Xare:
      1. Iparralde.
      2. Frantzia.
      3. Euskadi.
      4. Nafarroa.
    • Larruzko Paleta:
      1. Frantzia.
      2. Iparralde.
      3. Nafarroa.
      4. Euskadi.
    • Gomazko Paleta Gizonezkoak.
      1. Frantzia 1.
      2. Iparralde.
      3. Frantzia 2.
      4. Euskadi.
    • Gomazko Paleta Emakumezkoak.
      1. Frantzia.
      2. Iparralde.
      3. Euskadi.
      4. Nafarroa.
  • Ezker Pareta:
    • Zesta Punta.
      1. Euskadi 2.
      2. Iparralde.
      3. Frantzia.
      4. Euskadi 1.

 

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako pilotari gazteek sekulako maila eman dute txapelketa guztian zehar eta horren ondorioz merezitako hirugarren postua lortu dute Nafarroako Euskal Pilota Federazioko pilotarien aurretik. Argi dago iparraldearen eta hegoaldearen artean aldea handia dela trinketeko espezialitateetan baina horrelako ekimenek hau murrizten laguntzen dute eta etorkizunean lehia handiagoa izango dela seguru gaude. Beste alde batetik Zesta Puntako Euskadiko Selekzioko pilotariek maila ikaragarria erakutsi dute eta azkenean garaipena lortu dute.

Espero dugu horrelako ekimenak jarraipena izatea eta etorkizunean selekzioen arteko horrelako txapelketa gehiago ikustea. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren izenean zorionak eman nahi diogu Iparraldeko Pilota Batzordeari mendeurrena ospatzearren eta txapelketan garaipena lortzearren.