Berriak

30eka
IGANDEAN ZUMARRAGAN ELITE ESKUZ BINAKAKO FINALAK Kirola

IGANDEAN ZUMARRAGAN ELITE ESKUZ BINAKAKO FINALAK

Igande honetan 11:30etan hasita, jokatuko dira 2022ko Ezker Paretako Eskuz Binakako Emakumezkoen eta Gizonezkoen Elite txapelketako finalak.

Igande honetan bukatuko da aurtengo Ezker Paretako Eskuz Binakako Elite txapelketa. Aurtengo edizioan lehen aldiz emakumezkoetan ere jokatu da eta 3 aste intentso eta gero igandean final handiak jokatuko dira.

Igandean, Zumarragan 11:30etan hasita:

  • Arrizabalaga-mendizabal vs Etxegarai-Gaminde.
  • Labaka-Ibarloza vs Azketa-Cordon.

 

Jaialdia, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako Youtube orrialdetik zuzenean ikusteko aukera egongo da. 

Erantsitako artxiboak