Berriak

28ots
2022ko E.H-ko EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETA IREKIA ETA ELITE TXAPELKETEN FINALAK Kirola

2022ko E.H-ko EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETA IREKIA ETA ELITE TXAPELKETEN FINALAK

Larunbat honetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera 2022ko Emakumezkoen Gomazko Paletako Irekia eta Elite txapelketen finalak jokatuko dira Mallabiako pilotalekuan.

Otsaileko lehen larunbatean hasi zen txapelketa larunbat honetan bukatuko da Irekiako kategorien eta Eliteko txapelketaren finalak jokatuta. 

Irekia txapelketa:

  • 3 kategoria:
    • 3. maila.
    • 2. maila.
    • 1. maila.
  • Taldeak:
    • 3. Maila: 4.
    • 2. Maila: 11.
    • 1. Maila: 4.
  • Finalak:
    • 3. maila: Larraun-Mendi vs Intxurre.
    • 2. maila: Hernani vs Manedi-Amaya.
    • 1. maila: Su-Berri vs Auña-Gure.

 

Elite txapelketa:

Txapelketa ondorengo pilotariek osatu dute:

  • Aurrelariak:
    • Martin.
    • Irazustabarrena.
    • Murillo.
    • Galdos.
  • Atzelariak:
    • Mendizabal.
    • Arrieta.
    • Ruiz de Azua..
    • Saez.

 

Txapelketa honela antolatu da:

  • Zozketa bidez zehaztu ziren ligako faseko 3 jardunaldietako parekatzeak.
  • Aurrelari bakoitza 3 atzelari desberdinekin jokatzen du, eta alderantziz.
  • Ligako fasea amaitzean, pilotari bakoitzak puntuazio bat lortzen du jokatutako partida bakoitzaren arabera.
  • Puntuak honela banatzen dira:
    • 30-10 edo diferentzia handiagoarekin irabazita: 100 puntos.
    • 30-20 edo diferentzia handiagoarekin irabazita: 80 puntos.
    • 30-21/29 irabazita: 60 puntos.
    • 30-10 edo diferentzia haundiagoarekin galduta: 0 puntos.
    • 30-20 edo diferentzia haundiagoarekin galduta: 20 puntos.
    • 30-21/29 galduta: 40 puntos.
  • Aurrelari onena eta atzelari onena zuzenean finalera sailkatzen dira.
  • Finalerdiak horrela jokatzen dira:
  • Bigarren aurrelari-bigarren atzelaria vs hirugarren aurrelaria-hirugarren atzelaria.

 

Hauek izan dira pilotari bakoitzak lortutako puntuak:

  • Aurrelariak:
    • Irazustabarrena: 200 puntu.
    • Murillo: 180 puntu.
    • Galdos: 120 puntu.
    • Martin: 100 puntu.
  • Atzelariak:
    • Mendizabal: 240 puntu.
    • Sáez: 140 puntu.
    • Arrieta: 120 puntu.
    • Ruiz de Azua: 80 puntu.

 

Puntuazio honekin finalerdiak horrela jokatu ziren:

  • Irazustabarrena-Mendizabal vs Martin-Ruiz de Azua.
  • Murillo-Sáez vs Galdos-Arrieta.

 

Irazustabarrena- Mendizabalek 30-25 irabazi zieten Martin-Ruiz de Azuari eta Murillo-Saezek beste hainbesteko emaitza lortu zuten Galdos Arrietaren aurka. Finala horrela geratu da:

  • Finala:
    • Irazustabarrena-Mendizabal vs Murillo-Sáez.

 

Irekiako 1. Mailako eta Elite txapelketako finalak ETB4 katean emango dira igande goizean.

Galeria

irudia handituMallabia