Berriak

4abe
UNAI ALBERDI  2021eko E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO TXAPELDUNA Kirola

UNAI ALBERDI 2021eko E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO TXAPELDUNA

ILUNPE klubeko pilotari gipuzkoarrak 22-13 irabazi zion OBERENA klubeko Canabali final ikusgarri batean.

Unai Alberdik sorpresa eman eta jendez bete zen Aretako pilotalekuan E.H-ko 4 ½-ko elite txapelketa irabazi zuen. Partida gogorra, bizia eta kalitate handikoa jokatu zuten bi pilotari gazteek. Partida oso parekatua eta lehiatua izan zen partida erdiara arte, non kalitate handiko tantoak ikusi ahal izan ziren. Gipuzkoar pilotari gazteak, beti bezain erasokor, 6 tanto ikusgarri egin zituen partidaren hasiera baina Canabal gogor batek beti beste pilotakada bat ematera behartzen zuen tantoa egiteko. 16-12koan bazirudien Canabalek muturreko defentsan oinarritutako partida irauli zezakeela, baina Alberdik sasoi goxoan zegoela erakutsi zuen eta bere joko erasokorrarekin 22-13 irabazi zion Canabal ikaragarri gogor bati.