Berriak

2aza
MARTIN-ARRIETA 2021eko EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETAKO TXAPELKETAKO TXAPELDUN Kirola

MARTIN-ARRIETA 2021eko EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETAKO TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Nagore Martinek eta Ariane Arrietak 30-25 irabazi zioten Irazustabarrena-Mendizabali, ordubete eta 15 minutuko partida gogor baten ostean.

Nagore Martin arabarrak eta Ariane Arrieta gipuzkoarrak irabazi dute Emakumezkoen Gomazko Paletako Elite txapelketa partida oso gogor baten ostean. Bikote gorria aurretik joan zen partida guztian zehar eta nahiz eta urdinez jokatu zuten Irazustabarrena-Mendizabalek gauzak asko estutu, 75 minutuko partida gogor baten ostean txapeldun bilakatu ziren. 

Hirugarren eta laugarren postua zegoen jokoan lehenbiziko partidan, markagailua oso pareko joan zen partidaren erdira arte, baina orduan Galdos-Saez palistek osatutako bikote gorriaren esperientzia nagusitu zen eta bigarren zati perfektua egin ondoren 30-14 nagusitu ziren etorkizun handiko Espinal-Erasun bikote urdinari.