Berriak

20urr
EUROPAKO JUNIOR PILOTA TXAPELKETA 2021 Kirola

EUROPAKO JUNIOR PILOTA TXAPELKETA 2021

Asteburu honetan, Euskal Pilota Selekzioak C.I.J.B nazioarteko Pilota Erakundeak antolatzen duen Europako Junior Pilota txapelketan parte hartuko du Herbehereetako Franeker hirian.

Bertan pilotako 3 espezialitatetan lehiatuko dira:

  • Llargues-a (joko zuzena): Gizonezkoak.
  • Joko Internazionala (joko Zuzena): Gizonezkoak eta emakumezkoak.
  • Wall-Ball-a: Gizonezkoak eta emakumezkoak.

 

Wall-Balleko espezialitatean hiru kategoriatan lehiatuko dira (15, 17 eta 19 urtez azpiko kategoriak) eta Llargues eta Joko Internazionalean 19 urtez azpiko kategoria bakarrean. 

Guztira 6 selekziok parte hartuko dute:

  • Euskal Herria.
  • Valentzia.
  • Belgika.
  • Ingalaterra.
  • Herbehereak.
  • Italia.

 

Euskal Pilota Selekzioa 7 mutil, 7 neska eta 2 hautatzailez osaturik egongo da:

  • Laia Salsamendi (Uharte)
  • Enara Gaminde (Kurene).
  • Maddi Barrocal (Bergara).
  • Ane Mendiburu (Uharte).
  • Naroa Agirre (Abantzu).
  • Miren Larrarte (Suberri).
  • Leire Garai (Zaramaga).
  • Ibai Arroitajauregi (Lagun Onak).
  • Jon Gerrikabeitia (Durango Pelotazaleak).
  • Igotz Bilbao (Kurene).
  • Aner Iglesias (Upo Mendi).
  • Oier Hormaetxe (Lezama).
  • Aimar Amondo (Herriaren).
  • Lier Arrien (Lagun Onak).
  • Ekhi Ziarrusta: Wall-Ball hautatzailea.
  • Joxe Mari Mitxelena: Llargues eta Joko Internazionaleko hautatzailea.