Berriak

2uzt
EUSKAL PILOTA SELEKZIOA vs VALENTZIAR PILOTA SELEKZIOA OIARTZUNEN Kirola

EUSKAL PILOTA SELEKZIOA vs VALENTZIAR PILOTA SELEKZIOA OIARTZUNEN

Asteburu honetan Oiartzungo Madalensoro Plazan Euskal Pilota Selekzioak Valentziar selekzioaren aurka jokatuko du Llargues, Joko Internazionala, Wall-Ball eta Pasaka espezialitateetan.

Larunbata egun guztian eta igande goizean lagun arteko txapelketa jokatuko dute Euskal Pilota Selekzioak eta Valentziar Pilota Selekzioak. Emakumezko eta Gizonezkoetan arituko dira Llargues, Joko Internazionala, Wall-Ball eta Pasakan. Hau da egutegia:

  • Larunbata:
    • 10:30: Llargues Gizonezko.
    • 12:00: Wall-Ball Emakumezko.
    • 13:00: Wall-Ball Gizonezko.
    • 17:00: Joko Internazionala Emakumezko.
    • 18:00: Joko Internazionala Gizonezko.
  • Igandea: 
    • 11:00: Pasaka Eskuz Emakumezko.

 

Hauek dira txapelketa honen helburuak:

  • Bi federazioen arteko harremanak are gehiago sendotzea.
  • Llargues-eko, Joko Internazionaleko, Wall-Balle-eko eta Pasakako espezialitateetako gizonezko eta emakumezko txapelketa bat jokatzea.
  • Kepa Arroitajauregi Egaña, EEPF-ko presidente orde eta CIJB-ko Zuzendaritza Batzordeko kidea zenari omenaldia egitea.

Galeria

irudia handitu