Noticias

8jul
FINALEZ BETETAKO BESTE ASTEBURU BAT Deporte

FINALEZ BETETAKO BESTE ASTEBURU BAT

Asteburu honetan jokatuko dira Zumaia, Irun, Gasteiz eta Mallabian Trinketeko Kluben, Irekia eta Zesta Puntako E.H-ko Herriarteko txapelketen finalak.

Aurtengo denboraldi arraroa bere bukaerara iristen ari da. Aurreko asteburuetan ezker paretako finalak jokatu eta gero asteburu honetan trinketeko kluben artekoari, Irekia txapelketari eta Zesta Puntako E.H-ko Herriartekoari tokatzen zaie. 

Asteburuko finalak Zumaiko Aitzuri pilotalekuan izango dute hasiera arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan 2021eko E.H-ko Zesta Puntako Herriarteko finalaren joaneko norgehigoka jokatuko dute Zumaia eta Markina-Xemein herriek. Aurtengo egoera dela eta Gipuzkoan bakarrik jokatu da lurraldeko Herriarteko txapelketa eta hori dela eta 2019ko E.H-ko Herriarteko txapeldunari txapelleta hau jokatzeko gonbitea luzatu zaio. Ondorioz, bi herrik parte hartuko dute eta joan etorriko finala jokatuko dute kadete, gazte eta nagusi kategorietan. Bueltako finala Markina-Xemeinen jokatuko da uztailaren 23an. 

Ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan hasita Irungo Ramuntxo Berri trinketean jokatuko dira 2021eko E.H-ko Trinketeko Kluben arteko lehen bi finalak. 

  1. Eskuz Banaka Nagusiak: Atxarte vs Zaramaga.
  2. Gizonezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: Ramuntxo A vs Kurpil Kirolak A.

 

Larunbat goizean goizeko 10:00etan Gasteizko Astronomos trinketean txapelketako honetako finalen bigarren jaialdia jokatuko da. Bertan 3 final ikusi ahal izango dira:

  1. Emakumezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: Errekaleor A vs Errekaleor B.
  2. Eskuz Banaka Kadeteak: Lagun Onak B vs Lagun Onak C.
  3. Eskuz Binaka Nagusiak: Atxarte vs Pradejon.

 

Asteburu honetako azken finalen jaialdia Mallabian izango da larunabat arratsaldean 17:00etatik aurrera. Bertan Emakumezkoen Gomazko Paletako Irekia txapelketa jokatuko da. Hauek dira 3 mialako eta 2. mailako finalak:

  1. 3. maila: Hernani 2 vs Orozko Olgetan.
  2. 2. maila: Errekaleor vs Orozko Olgetan 2.

 

Jaialdi guztietan ikusleak sar daitezke, beti ere, gaur egungo araudia errespetatuz. Ala eta guztiz, Zumaiako jaialdia kenduta beste guztiak Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako Facebook orrialdean zuzenean ikusteko aukera egongo da. 

Galería

agrandar imagenZesta Puntako Herriarteko joaneko finala
agrandar imagenE.H-ko Trinketeko Kluben arteko finala. Irun.
agrandar imagenE.H-ko Trinketeko Kluben arteko finala. Gasteiz.
agrandar imagenIrekia txapelketa. Mallabia.