Berriak

25ira
ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DIRA E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALERDIAK Kirola

ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DIRA E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALERDIAK

Bizkaia vs Gipuzkoa Bat alde batetik eta Iparralde 2 vs Gipuzkoa Bi taldeek bestetik jokatuko dituzte aurtengo finalerdiak.

Larunbat honetan, goizeko 11:00etan hasita Berrizeko plazan jokatuko da Bizkaia vs Gipuzkoa Bat finalerdia. Bizkaitarrak dira faborito, aurreko bi edizioetako txapeldunak izateaz gain aurtengo liga fasean maisutasunez irabazi bait dituzte beraien bi norgehiagokak. Ala eta guztiz, Gipuzkoa Bat taldea oso lehiakorra da eta Berrizera sorpresa ematera bidaiatuko dute.  Bigarren finalerdia Senperen jokatuko da larunbat honetan goizeko 11:00etan baita ere Iparralde 2 eta Gipuzkoa Bi taldeen artean. Lehia hau parekatua izatea espero da nahiz eta Iparralde 2 taldeak liga fasean maila oso altua eman duen. 

 

Behin finalerdi bietako garaileak zehaztuta, finala, urriaren 19an jokatuko Berrizen.