NAFARROA TXAPELDUN GRAVN-EKO TRINKETEAN Zortzi final irabaziz, Gipuzkoa eta Bizkaiak launa egin dituzten bitartean Bereziki ez uzterik gabe burutu dira GRAVN txapelketako trinketeko finalak. Orokorrean behintzat Nafarroa faboritoak jokatu zituen 12 finaletik zortzi irabaziz aurrikusiak ziren emaitzak lortu zituen eta gune mugatu eta berezi honetan txapeldun gertatu. Gipuzkoak 10 finaletik lau eskuratu zituen, Bizkaiak berriz zortzitik lau eta Arabak hiru jokatu eta bat irabazi. Erregulartasuna izan da Nafarroaren garaipenaren balorerik onena, kategori eta jokamolde guztietan bere maila onena eman du eta hortik emaitzak. Gipuzkoak, ordea, ez du finaletan eman espero zen neurria eta Bizkaia eskuzkoetan nagusi eta oso makal erreminta guztietan. Arabarrek garaipen bakarra eskuratu dute eta errioxarrak, berriz, Titin eta Merinoren garaipen historikoaz konformatu beharko dira.
|