Kirola | 23/04/2012
NAFARROA ETA GIPUZKOA LEHIA BIZIAN
Aurtengo GRAVN-eko tituloa inoiz baino estuago bi federazio horien artean

Nafarroa azken urteotako ildo beretik doala dirudi GRAVN lehiaketa irabazteko baina, bestalde, inoiz baino estuago jarri dio Gipuzkoak aurtengoan. Jokatuko dituzten final kopuruan ia berdindurik daude. Nafarroak  28 partidatan jokatuko du, 16 ezker paretan eta 12 trinketean eta Gipuzkoak 27, 17 ezker hormako jokamoldeetan eta 10 trinketean. Ez da harritzekoa, beraz, bi federazio horien arteko finalak izatea interesik gehien izate, 10etan izango dira aurrez aurre frontoian eta seitan trinketean.

Erabateko garaipena lortzetik urrun samar geratzen da, final kopuruari dagokienez, oraingoz hirugarren sailkatuta dagoen Bizkaia, nahiz eta ezker hormakoan 13 finaletan izango den eta trinketeko zortzitan. Gomazko pilotako paletako maila eskasa izan da mendebaldekoen akatsik nabarmenena. Arabak lau partida ditu eszenategi bakoitzean eta Errioxa, azkenik, esku pilotako bi partidetan izango da, eta aukerekin.

Final kopuruak berak ematen du GRAVN  lehiaketak duen garrantzia. Orotara 17 izango dira Bizkaiko  trinketeetan jokatuko direnak, bost Abadiñoko Tornosolon eta gareitikoak, 12, Bilboko Bizkaian, denak ere, asteburu honetan, apirilaren 27, 28 eta 29.ean. Ezker hormakoak, bestalde, hurrengo asteburuan Areta-n bi eta beste den denak Mendizorrotzako frontoi ezberdinetan.

AURREFINALAK 2012 emaitzak.xls AURREFINALAK 2012 emaitzak.xls
EZKER HORMA 2012.xls EZKER HORMA 2012.xls
TRINKETE 2012.xls TRINKETE 2012.xls

© 2010, Euskadiko Pilota Federakundea | Federación Vasca de Pelota
Barrio Astola, 26 - Astola auzitegia, 26 - 48220 Abadiño
Tlf: 946 818 108 | Fax: 946 818 471 | e-mail info@euskalpilota.org
powered by grupo-campus