Kirola | 17/04/2012
NAFARROA SAILKAPENAREN BURUAN
Bizkaia eta Gipuzkoa inoiz baino hurbilago GRAVN-en bukaera aldean
JOSU TORRE Azken urteotako berretsiz, Nafarroako selekzioak 2012. urteko GRAVN txapelketako sailkapen burua hartu du aurtengoan ere oraindik hainbat finalaurreko jokatzeke daudenean. Izan ere dagoeneko ezker paretako jokamolde eta maila ezberdinetan 31 finalista erabakiak daude. Horietako 11 nafarrak dira, zortzina dute Bizkaiak eta Gipuzkoak, hiru Arabak eta bakarra, eskuz banaka nagusia, Errioxak. Antzeko banaketa geratu da trinketeko jokamoldeetan ere. Nafarroak bederatzi finalista ditu dagoeneko, seina Bizkaia eta Gipuzkoa eta bakar bat ere ez Arabak eta Errioxak. Esan bezala jokatzeke daudenetatik aterako dira final guztiak osatzeko bikote edo banakoak. Edozein kasutan hiru federazioak sekula baino parekatuago azaltzen dira azken atal honetara. Datu aipagarri bezala, frontoi luzeko erremintako jokamoldeetan Bizkaiaren nagusitasuna. Jakina denez, ezker paretako finalak Gipuzkoako Billabona, Loiola, Segura, Olabarria, Andoain eta Motrikun jokatuko dira. Trinketekoak, ordez, gehienak Gasteizen eta bakar batzuk Iruneko Ramuntxon eta Iruñeako Mendilorrin.

5.jarduna 2012 EMAITZAK.xls 5.jarduna 2012 EMAITZAK.xls

© 2010, Euskadiko Pilota Federakundea | Federación Vasca de Pelota
Barrio Astola, 26 - Astola auzitegia, 26 - 48220 Abadiño
Tlf: 946 818 108 | Fax: 946 818 471 | e-mail info@euskalpilota.org
powered by grupo-campus