Berriak

14mar
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA G.R.A.B.N.I 2019 TXAPELKETA Kirola

ASTEBURU HONETAN HASIKO DA G.R.A.B.N.I 2019 TXAPELKETA

Asteburu honetan hasiko da afizionatu mailako Euskal Pilotako txapelketarik garrantzitsuena. Bertan Gipuzkoako, Errioxako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Iparraldeko selekzioetako ehundaka pilotari onenek hartuko dute parte.

Txapelketan zehar liga faseko 5 jardunaldi jokatuko dira. Finalerdiak Araban eta Bizkaian jokatuko dira eta finalak Gipuzkoan eta Iparraldean maiatzaren 5eko asteburuan.

 

Honela antolatuko da txapelketa:

 

·      1. Jardunaldia: 2019-03-17

o  ARABA vs BIZKAIA

o  ERRIOXA vs GIPUZKOA

o  IPARRALDEA vs NAFARROA

·      2. Jardunaldia: 2019-03-24

o  GIPUZKOA vs NAFARROA

o  BIZKAIA vs ERRIOXA

o  ARABA vs IPARRALDEA

·      3. Jardunaldia: 2019-03-31

o  BIZKAIA vs GIPUZKOA

o  ARABA vs NAFARROA

o  ERRIOXA vs IPARRALDEA

·      4. Jardunaldia: 2019-04-07

o  IPARRALDEA vs GIPUZKOA

o  NAFARROA vs BIZKAIA

o  ERRIOXA vs ARABA

·      5. Jardunaldia: 2019-04-14

o  BIZKAIA vs IPARRALDEA

o  GIPUZKOA vs ARABA

o  NAFARROA vs ERRIOXA

·      FINALERDIAK: 2019-04-28

o  Ezker Horma: BIZKAIA

o  Trinketea: ARABA

·      FINALAK: 2019-05-05

o  GIPUZKOA eta IPARRALDEAN

 

Guztira modalitate eta maila hauetan hartuko dute parte:

 

·      Ezker Pareta:

o  Nesken Paleta Goma: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Mutilen Paleta Goma: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Paleta Larruz: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Pala Motza: 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Eskuz Banaka Mutilak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Eskuz Binaka Mutilak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Eskuz Banaka Neskak: Gazte mailan.

o  Eskuz Binaka Neskak: Nagusi mailan.

o  Zesta Punta Binaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Zesta Punta Banaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Pala: Nagusi mailan.

o  Joko Garbi: Nagusi mailan.

o  Frontenis Mutilak: 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Frontenis Neskak: 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

·      Trinketean:

o  Eskuz Binaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Eskuz Banaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Paleta Argentina Neskak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Paleta Argentina Mutilak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Larruzko Paleta: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

o  Xare: 22 urtez azpiko eta Nagusi mailetan.

 

Aurtengo txapelketa aldaketa garrantzitsu batekin dator. Pilotaleku bakoitzeko txapeldun orokorra zehazteko irizpide hauek jarraituko dira: 

 

·      Hiru kategorietako bukaerako emaitzak eta gero, txapela gehien lortzen dituen federazioa izango da ezkerreko hormako frontoiko eta trinketeko (desberdinduta) txapelduna:

o  Berdinketa badago, federazio txapelduna horrela erabakiko da:

·      Txapeldun orde gehien dituenak.

·      Hirugarren postu gehien dituenak. 

·      Laugarren postu gehien dituenak.

·      Bostgarren postu gehien dituenak.