Berriak

23mar
GIPUZKOA-BIZKAIA, NORGEHIAGOKA ERAKARGARRIENA Kirola

GIPUZKOA-BIZKAIA, NORGEHIAGOKA ERAKARGARRIENA

Nafarroak Araba hartuko du etxean eta Iparraldeak aldiz Errioxa

Aste Santuko atsedenaldiaren aurretik asteburuan jokatuko da GRAVNI txapelketako bigarren ihardunaldia. Bakoitzarentzat bereak garrantzi gehien baldin badu ere, esan liteke norgehiagoka erakargarriena Gipuzkoa eta Bizkaia-ren artekoa dela asteburuan.

Gipuzkoarrek etxean jokatzen dute eta hori normalean beti da abantaila baina lana ondo egin beharko dute emaitza positiboa izatea nahi badute. Ezker Horman eta eskuz etxekoak dira faborito baina bizkaitarrek eman dezaketa ezustekoren bat, horren bila doaz. Herramintan eta Zestan lehia parekatua aurreikusten da. Trinketean, Irura konplikatua da beti bisitarientzat eta horrek parekotasun handia ematen dio norgehiagokari. Gomazko Paletan partidu lehiatua baita Ramuntxo Berrin.

Nafarroak arabarren kontrakoa jada hasita dauka, trinketeko bi garaipenekin gainera. Faborito dira etxekoak ia jokamolde eta maila denetan baina izan daiteke ezustekorik. Eta azkenik, Iparralde eta errioxarren artekoa parekatua iragartzen da.

Erantsitako artxiboak