Berriak

30urt
ERREKALEOR TITULU NAGUSIAREN JABE Kirola

ERREKALEOR TITULU NAGUSIAREN JABE

SU BERRI garaitu dute Bergaran jokatutako final txukun batean; aurrez, Gazte mailan SU BERRI-k lortu du bai txapeldun izatea Mendillorri menderatuta

EUSKAL KLUBEN LIGA-k bere hirugarren asteburuan zita nagusi bat izan du Bergarako Udal pilotalekuan, Nesken Gomazko Paletako finalen jaialdia. Bertan eta maila gorenen Errekaleor eta Su Berri lehiatu dira eta lehenak, arabarrak izan dira garaile. Nagore Martin eta Laura Saez-ek osatzen duten bikoa oso sendo agertu da beste behin eta nahikoa eroso gailendu da (30-17). Su Berri taldea Maider Mendizabal eta Miren Larrarte-k ordezkatu dute eta azkenerako Anoetako atzelariari lana pilatu egin zaiola esan liteke. Nahiz eta beste behin bere maila bikaina agerian utzi, aurkariak gehiago batu dute.

Dena den, Su Berri taldea ez da titulu gabe gelditu asteburuan. Gazte mailakoa beraientzat izan da. Hain zuzen, Mirian Arrillaga eta Leire Galdós-ek Mendillorriko Espinal eta Azanza garaitu dituzte. Orain IREKIA-ren txanda izango da.