Berriak

23urt
PAGAZPE TXAPELDUNAK SENDO JARRAITZEN DU Kirola

PAGAZPE TXAPELDUNAK SENDO JARRAITZEN DU

Zumarragako Beloki pilotalekuan, Eskuz Binaka Ohorezko Mailan, bere bigarren partidua irabazi du egungo txapeldunak

EUSKAL KLUBEN LIGA-k bigarren ihardunaldia jokatu da asteburuan eta denetariko emaitzak izan diren arren Eskuz Binaka eta maila gorenean egungo txapeldun den Pagazpe-ren garaipen berri bat aipatu behar. Zazpi Iturri 22-11 menderatu du eta iazko bide beretik mantentzen da, garaipenez blai. Ilunpe azpitxapeldunak ere buru altxatu du 22-16 Buruzgain menderatuta. Beloki-ko hirugarren partiduan Lapke 22-14 gailendu zaio Txukun Lakua elkarteari.

Herramientan, Larruzko Paleta Ohorezko Mailan, EPLE eta Zidorra nabarmendu behar. Pagazpe  (35-31) eta  Amaya (35-33) garaituta lehen postuan dira bitik bi irabazita. Pala Motzean Kurene eta Armintza-ren porrotak aipagarri, ´etxean´ Tenis eta Txost-en aurka galdu baitute (37-40 eta 28-40). Eta Zesta Puntan, Gasteiz Jai Alai 2, Berriatua eta Danok Bat mantentzen dira lehen postuan orainarteko bi lehiak irabazita. Asteburu honetan, hurrenez hurren, Noain, Donostia Jai Alai eta Markina garaitu dituzte.

Beste hainbat maila eta jokamoldetako emaitza eta sailkapenak ikusteko www.euskalpilota.org webgunera jo zenezakete.