Berriak

19urt
BIGARREN IHARDUNALDIA, 38 JAIALDI, ARTEAN NESKEN GOMAZKO PALETAKO FINALERDIAK DEBA ETA ARETXABALETAN Kirola

BIGARREN IHARDUNALDIA, 38 JAIALDI, ARTEAN NESKEN GOMAZKO PALETAKO FINALERDIAK DEBA ETA ARETXABALETAN

Jokamoldez jokamolde eta mailaz maila, euskal pilota elkarte nagusienak bide ona jarraitzen edo hartzen saiatuko dira; nesken kasuan zirt edo zart finalaren bila

EUSKAL KLUBEN LIGA-k bigarren ihardunaldia jokatuko du gaurtik hasita. Jaialdi gehienak biharko iragarrita badaude ere pilotazaleak gaur zein igandean ere baditu zita nabarmenak.

Gaur hiru jaialdi jokatuko dira. Galdakao eta Bergaran eskuz eta Mutrikun zestan. Denak ere lehia interesgarriak izango dira. Eta biharko jaialdi andanaren ostean igandean zita nagusienak bi izango dira, Zumarraga eta Deba.

BELOKI frontoian (Zumarraga, 11:00etan) Ohorezko Mailako sei elkarte arituko dira lehian eskuz binaka. Hiru partidu ikaragarri non Pagazpe txapeldunak aurreko igandean ondo hasitako bideari jarraitu nahiko dion eta Ilunpe azpitxapeldunak, aurreko igandean galduta, bide egokira sartzeko ahaleginak egingo dituen.

Deban (Aldatx pilotalekua 12:00etan), nesken gomazko paletan nagusi mailako finalaurrekoak jokatuko dira. IREKIA hasi aurretik kanporaketa eran jokatzen da euskal kluben artekoa eta bertan aurkari gipuzkoar elkarte onenak zein arabakoak. Su Berri elkarteak Errekaleor 2 taldea izango du aurrez aurre eta ostean Errekaleor 1 eta Hernani. Irabazleak finala hurrengo asteburuan Bergaran jokatuko dute.