Berriak

8abe
BATEK IRABAZI BEHARREKOA ZELAKO Kirola

BATEK IRABAZI BEHARREKOA ZELAKO

Gaur (20:00etan) Irazustabarrena-Martin-ek jokatuko dute Nazioarteko MPB Trinkete txapelketako finala Ibañez-Saez finalerditan garaitu ostean (30-27)

Munduko Pilota Batzarrak antolatutako trinketeko lehiaketan jada erabakita dago finalisten nortasuna. Argentinarrak izango dira alde batetik (Zair-Garcia), zeinak txiletarrak garaitu zituzten atzo (30-10) eta bestetik euskaldunak (Irazustabarrena-Martin).

Euskaldunen arteko finalerdia bikaina izan zen. Denetarik izan zuen eta lau pilotariek nota onena merezi dute. Batek irabazi behar duenez, atzokoan Amaia Irazustabarrena eta Nagore Martin gehiago izan ziren (30-27) ´Polo Bessonart´ trinketean. Detaile txikiek erabaki zuten partidua eta galtzaileak penatuta bukatu bazuten ere pozik egoteko lehiaketa daramate. Ane Ibañez eta Laura Saez oso ondo aritu ziren. Atzelariak, trinketean oso gutxi aritzen bada ere, partidu itzela jokatu zuen eta aurrelariak, une batzutan ezkutatuta egon bazen ere, azken txanpa polita egin eta ezustekoa emateko zorian jarri zuten partidua (27-20, 28-26). Gaur hirugarren postua lortzea izango dute helburu.

Eta Irazustabarrena eta Martin-ek titulua nahi dute. Partidu oso konplikatua dute finalekoa baina atzo erakutsitako indar, griña eta ilusioak balioko die, seguru.

Atzokoan partidu serioa egin zuten bai hernaniarrak zein gasteiztarrak. Indarra erabili zuten beren argudio nabarmen bezala eta gaurkoan ere beste horrenbeste egingo dute. ANIMO denei¡¡