Berriak

7abe
EUSKALDUNAK FINALEAN IZANGO DIRA Kirola

EUSKALDUNAK FINALEAN IZANGO DIRA

Ligatxua gaur goizean bukatuta Irazustabarrena-Martin edo Ibañez-Saez txapelaren borrokan arituko dira finalerdiak kontra baitituzte

Munduko Pilota Batzarrak antolatutako trinketeko lehiaketa Trinidad-eko ´Polo Besonart´-en ondo hasi zen asteartean Amaia Irazustabarrena eta Nagore Martin-ek osatzen zuten bikotearentzat. Irabazi egin zuten Txileren aurka eta berdin egin dute Uruguay eta Venezuela-renn kontra ere.  Beste euskal selekzioko ordezkaritza daramaten Ane Ibañez eta Laura Saez-ek aldiz argentinarren kontra galduaz hasi zuten lehiaketa. Atzo Uruguay-ko lehen bikoaren aurka irabazi beharra zeukan hurrengo fasera pasatzeko eta lortu zuten. Erraz gainera 30-7. Gaur ligatxuko azken partiduak jokatu dira eta Argentinak, logikoa zen legez, irabazi duenez Ane Ibañez eta Laura Saez bigarren postuaren jabe egin dira. Pozik.

 Orain bigarren fasea dator eta arratsaldean bikote bata edo bestea penaz izango da seguru. Finalaurrekoa kontra jokatu beharra daukate eta galtzailea euskal selekzioa finalean izateaz arro izango den arren, norbera ez izateak min emango dio. Halere, bikain ari dira laurak eta partidu ona jokatuko dute seguru. Eta finalen, argentinar eta txiletarren arteko garailea izango dute zai, normalean argentinarrak.