Berriak

4abe
EZKER HORMAN N.MARTIN ETA LAURA SAEZ FABORITO Kirola

EZKER HORMAN N.MARTIN ETA LAURA SAEZ FABORITO

Ezusteko gutxi izan du Trinidad (Uruguay, Departamento Flores) herrian hasitako lehiaketak baina izaniko bakarrak arabarren aldera jo du

Munduko Pilota Batzarrak antolatuta, Trinidad-en atzo abiatu zen Ezker Hormako nesken gomazko paleta txapelketa. Ezusteko gutxi izan zuen hasierako ligatxuak, baina izaniko bakarrak bikote sendoegi bat osatzea ahalbidetu zuen, zeina titulua lortzeko faborito nabarmena den jada.

 Nagore Martin eta Laura Saez-ek bikote osatuko dute atzo goizeko bigarren partiduan, ezustean, Nagore Martin arabarrak, Ana Moreira-rekin batera, Johana Zair-Mariale Borges bikotearen aurka 20-19 galdu ostean. Beste partidu guztiak, irekian jokatuta (denak nahasian) faborito zirenek irabazi zituzten eta honako bikoteak osatu; Martin-Saez, Irazustabarrena-Borges, Rangel-Ibañez eta Zair-Solas.

Gaur finalaurrekoak jokatuko dira arratsaldean. Zair-Solas / Rangel-Ibañez bata, Irazustabarrena-Borges / Martin-Saez bestea. Lehena nahiko irekia aurreikusten da eta bigarrena arabarren alderakoa. Finala ere gaur iluntzerako dago iragarrita.