Berriak

13aza
BARANDIARAN KAIOLAKO FINALAURREKOTAN APAOLAZA GARAITUTA Kirola

BARANDIARAN KAIOLAKO FINALAURREKOTAN APAOLAZA GARAITUTA

Biek, azken orduko ordezko lanetan, 4 ½ ko ELITE-ko hirugarren final laurdena jokatu zuten ostiralean Aretan eta lehenak irabazi zuen 22-13

Barandiaran eta Apaolaza Aretan lehiatu ziren ostiralean ELITE-ko Lau eta Erdiko hirugarren final laurdenean. Espinal eta Salaberria-ren ordezko aritu ziren, biek ere azken orduan emaniko baiezkoari uko egin baitzioten. Pilotari biak oso urduri ekin zioten partiduari eta huts askoko partidu hasiera izan zen. Bigarren zatian txukundu zuten partidua, bizitasun eta tantu bikainak lortuaz. Orotara, gehien merezi izan zuenak irabazi zuen eta hori Nafarroako Huarte klubean jokatzen duen Barandiaran gipuzkoarra izan zen (22-13). Apaolaza urretxuarrak, hau ere Iurretako Olaburun lizentziaduna, tantu dotoreak egin zituen baina hutsegiteak ere dezente eta, ondorioz, partidua ezin atera aurrera.

Barandiaran finalaurrekoetan da, bertan Adonys / Karregal azken final laurdenetako garaileari itxarongo dio. Azken hauek, ostiralean jokatuko dute Aretan.