Berriak

11aza
EGUERDIAN AURKEZTU DA MUNDUKO TXAPELKETAN ARITUKO DEN EUSKAL SELEKZIOA Kirola

EGUERDIAN AURKEZTU DA MUNDUKO TXAPELKETAN ARITUKO DEN EUSKAL SELEKZIOA

CIJB erakundeak antolatzen duen Joku Zuzenen IX. Munduko txapelketan hartuko dute parte bertoko zazpi pilotarik (7 mutil eta 2 neska)

Euskal Selekzioa azaroaren 18an aterako da Colombia-ra bidean IX.Munduko Pilota Txapelketan parte hartzekotan. Bertan Llargues, Nazioarteko jokua, Chaza eta One Wall jokamoldeetan arituko dira gure pilotariak.

Gaur eguerdian aurkeztu du Euskadiko Euskal Pilota Federazioak haruntza joango den taldea zeina entrenamendu batzu egin ostean erabaki duten J.M.Mitxelena oiartzuarrak eta Aitor Erauzkin federazioko Zuzendari Teknikoak.

Gotzon Enbil (Presidentea) zein Alvaro Suso (Euskadiko Euskal Kirol Batasuneko gerentea) pozik agertu dira agerraldian beste behin pilotariek  gure ikurriña mundu zabalean era bikainean ordezkatuko dutelaren esperantzan.

Erantsitako artxiboak